141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1342/2007 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2007ko ekitaldiko Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza-programa onetsi eta gastua baimentzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2006ko urriaren 23an egindako bileran, erabaki zuen 2007ko Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza-programa onestea.

Kontuan hartuz ebazpen honetan baimentzen den gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2007ko ekitaldirako egokituko dituen Gastuen Aurrekontuko kontusailen kargura beteko dela.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Ikerketarako errektoreordeak egindako proposamena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT

Lehenengoa._Laguntza-programa honek sorrarazitako gasturako baimena ematea, gehienez ere 946.209,08 euro egingo duena, 2006ko aurrekontuak betetzeko oinarrien 36.3 artikuluak dioenarekin bat etorriz, 2007ko aurrekontuko diru-hornidura nahikorik izateak eta Nafarroako Kutxaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean 2007. urterako egindako hitzarmenaren sinadurak baldintzaturik dagoena:

_Doktoretza-aurreko 13 laguntza, esleipen berrikoak, gehienez ere 189.816,43 euro egiten dutenak. Nafarroako Kutxak finantzatuko ditu horietatik 113.100 euro.

_Doktoretza-aurreko 11 laguntza berriztatzeko, beka-aldikoak, gehienez ere 160.613,90 euro egiten dutenak.

_Doktoretza-aurreko 21 laguntza berriztatzeko, kontratu-aldikoak, gehienez ere 404.411,70 euro egiten dutenak.

_Doktoretza-tasen salbuespena, gehienez ere 30.180 euro egiten duena.

_Doktoretza-ondoko 6 laguntza, gehienez ere 133.187,04 euro egiten dutenak.

_Aseguru-harpidetza, gehienez ere 4.000 euro egiten duena.

_Nafarroako Kutxak finantzatutako mugikortasun-laguntzak, gehienez ere 24.000 euro egiten dutenak.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2007ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuan helburu horrekin eraturiko kontusailen kargura ordainduko da.

Bigarrena._2007ko ekitaldiari dagozkion Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza-programa onestea, ondoko laguntza hauek dituen ebazpen honen eranskinean adierazitako oinarriekin bat etorriz:

_Doktoretza-aurreko 13 laguntza, esleipen berrikoak, horietatik 9 Nafarroako Kutxak finantzatuak.

_Doktoretza-aurreko 11 laguntza berriztatzeko, beka-aldikoak.

_Doktoretza-aurreko 21 laguntza berriztatzeko, kontratu-aldikoak.

_Doktoretza-ondoko 6 laguntza.

_Mugikortasun-laguntzak programa honetako doktoretza-aurreko laguntzen onuradunentzat.

Hirugarrena._Ebazpena ondoko hauei bidaltzea: Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Atalera, Kontabilitate Atalera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroa Kutxaren arteko finantziazio-hitzarmenaren Jarraipen Batzordera eta kontu-hartzaileari.

Laugarrena._Ebazpen hau deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Bosgarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ordena bereko Nafarroako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 9an._Errektorea, Pedro Burillo López.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA, 2007. URTEKOA

1342/2006 zenbakiko ebazpenari erantsia

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eremuan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak ikertzaileen prestakuntza sustatu beharra ikusten du, urtero finantzaturiko ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdia eginez. Beka horietako batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta besteak Nafarroako Kutxak finantzatuko dituzte. Deialdi horretako laguntzek bi helbururi erantzun behar diote: batetik, doktoretza aurreko eremuan ikertzen hastea bultzatzea, eta bestetik doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikertzeko gaitasuna bultzatzea. Deialdiak lortu nahu duena da prestakuntzan dabiltzan ikertzaileen lanaren baldintzak duintzea, bai alderdi ekonomikotik, baita gizarte-onuren alderditik ere, goragoko gaurko lege esparruak ezartzen duena alde batera utzi gabe. Horregatik, ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdia onetsia izan dadin proposatu du.

Urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua, prestakuntzan dauden ikertzaileen Estatutua onesten duena (2006ko otsailaren 3ko "EAO", 29. zk.), eta urriaren 24ko 1326/2003 Errege Dekretua indargabetzen duena, indarrean sartzeari egiten zaion aipamena oso interesgarria da. Arau berriak nahitaezko sistema bat osatzen du ikertzaileak prestatzea helburu duten laguntza-programa guztientzat, eta kontuan hartu behar den premisa da hori ezinezkoa dela doktore titulua erdietsi gabe. Aplikazio-eremu material honen bidez, Errege Dekretuak, alde batetik, prestakuntzan dauden ikertzaileen eskubide eta betebeharrak arautzen ditu, eta, beste aldetik, atxikipen-zentroekiko harremanak.

I._Deialdiaren xedea eta modalitateak.

1._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2007 urterako ikertzaileen prestakuntzarako deialdi orokorra deialdi honetan diren xedapen komun eta espezifikoek arautuko dute. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:

_Doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako 13 laguntza, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza tesia egin nahi duten unibertsitate goi-tituludunentzat (III. kapitulua).

_Ikertzaileak prestatzeko 32 laguntza berriztagarri unibertsitateko goi-mailako tituludunentzat, beti ere, 2006. urtean zehar Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza aurreko beka bat eduki badute, beka lau urtez eduki ez badute eta doktoretza tesia egiten ari badira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (III. kapitulua, 10. atala).

_Doktoretza titulua 2004ko urriaren 1etik aurrera lortu duten ikertzaileentzako 6 laguntza, doktoretza ondoko ikertzaileak prestatzekoak (IV. kapitulua).

_Nafarroako Unibertsitate Publikoko deialdi honetako doktoretza aurreko ikertzaileek atzerrian egonaldiak egiteko laguntzak (Nafarroako Kutxak finantzaturik). (V. kapitulua).

II._Xedapen komunak.

2._Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

2.1. Eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 4/1999 legeak aldatuak, aurreikusitako edozein prozeduraren bidez. 10 egun balioduneko epea dago eskaerak aurkezteko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak (Berriztapen eskaeretarako ikusi 10. atala):

a) Inprimaki normalizatua, helbide honetan dagoena. http://www.unavarra.es/invest/conv_ayudas.htm Eskaera bete eta gero, helbide honetara igorri behar duzu gestion.ayudasinvestigacion@unavarra.es eta izenpeturiko ale bat aurkeztu behar duzu Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Curriculum Vitae-a. Eskaerak balioesteko prozesua errazteko asmoz, ondoko helbide honetan dagoen eredua beteko da: http://www.unavarra.es/invest/conv_ayudas.htm Curriculum eredua bete eta gero, gestion.ayudasinvestigacion@unavarra.es helbide elektronikora igorriko da, eta horrekin batera ale bat izenpetuta aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, laguntza eskaerarekin eta alegatutako merituak egiaztatzen dituzten agiriekin batera. Agiriz egiaztatutako merituak balioetsiko dira, bakarrik.

Egiaztatzeko ahalmena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta haiek ateratako egunak adierazten dituen ikasketa-ziurtagiri zehaztuaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituladunek ez dute agiri hau aurkeztu beharko.

e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 8.2.2 a atalean ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Lizentziadun, Arkitekto edo Ingeniari tituluaren fotokopia, doktoretza aurreko laguntzen eskaeren, bere homologazioaren edo bere homologazioaren eskaeren kasuan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituladunek ez dute agiri hau aurkeztu beharko.

g) Doktore tituluaren fotokopia doktoretza ondoko laguntzen eskaeren kasuan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituladunek ez dute agiri hau aurkeztu beharko.

h) Baldin eta deialdi honetako oinarrietan interesatuei eskatzen zaizkien agiriak dagoeneko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan badaude, interesatuek ez dute aurkeztu beharko, baina gorabehera hau idatziaren bidez azaldu beharko dute, zer agiriri buruz ari diren eta noiz aurkeztu zen esanez.

Orokorki, modalitate bakoitzean eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, doktoretza eta geroko laguntzen kasuan izan ezik. Izan ere, laguntza horien kasuan, 2006ko abenduaren 31n bete behar da doktorea izateko baldintza.

2.2. Laguntzen zuzentzaile guztiak doktoreak izango dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoari lan kontratuaren bidez edo funtzionarialki lotuak izango dira, eta 2006ko erroldako Ikerketa Talde batean egongo dira. Laguntzaren onuraduna zuzentzailearen Ikerketa Talde berari atxikiko zaio.

2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan jarriko da eskaturiko laguntza modalitaterako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez duten edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituzten eskatzaileen zerrenda. Bitarteko horiek dira unibertsitateak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpenaren erabilera, izaera osagarri eta ofizialarekin. Eskaeragile horiei 5 egun naturaleko epea emango zaie, zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, antzemandako gabeziak konpon ditzaten edo dagokien dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

2.4. Ikasketa espedientearen batez bestekoa kalkulatzeko titulazioa lizentziatura, goi mailako ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea izango da, hala eskatzen duten titulazioetan karrera amaierako proiektua barne. Baldin eta eskatzaileak bi titulazio baditu, bietako zeinekin eskatzen duen laguntza zehaztu beharko du.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota aterako da 1497/1987 Errege Dekretuan, zeina abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuak I. eranskinaren bat 5 atalaren bigarren paragrafoan aldatzen baitu, ezarritakoarekin bat etorriz, ondoko eran:

_Antzinako ikasketa planak egin dituzten ikasleendako:

nahikoa kp. x 1 + oso ongi kp. x 2 + bikain kp. x 3 + ohorezko

matrikula kp. x 4

titulazioaren irakasgai kp. guztira

_Ikasketa plan berriak egin dituzten ikasleendako:

U(irakasgaiaren kreditu kp. x nota)

titulazioaren kreditu kp. guztira

Ondokoa izanik, nahikoa: 1, oso ongi: 2, bikain: 3, ohorezko matrikula: 4.

2.5. Eskatzaileek beren ikasketa-espedientearen batez besteko nota jakinaraztera behartuta daude, baldin eta jatorrizko erakundeak ez badu espedientean informazio hau jasotzen.

2.6. Ikerketa Batzordeak laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko du eta Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan jarriko du, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpenaren erabilera, izaera osagarri eta ofizialarekin, eta 5 egun naturaleko erreklamazio-epea jarriko da proposamena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Batzordeak Unibertsitateko Errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena ebazpen bidez onetsia izan dadin. Ebazpen erabakiak Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan argitaratuko dira. Hiru hilabateko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezeztatu direla ulertuko da.

3._Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzaren onuradunaren eskubideak eta betebeharrak ondorengo deialdian ezartzen direnak izango dira, eta 63/2006 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezar litekeen beste edozein, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bere Estatutuetako 87. artikuluaren arau-garapenean ezartzen duen beste edozein ere, eta Langileen Estatutuari dagokionez aplikagarriak zaizkionak.

3.2. Prestakuntzan dauden ikertzaileei beka modalitateko laguntzak emateak eta hartaz baliatzeak ez du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin inolako kontratu- nahiz estatutu-loturarik ezartzen.

3.3. Deialdi honetan biltzen diren laguntzetako bat, beka- nahiz kontratu- modalitatean, jasotzeak ez dakar inola ere, inongo konpromisorik Nafarroako Unibertsitate Publikoak gero onuraduna bere plantillan sar dezan.

3.4. Deialdi honetako laguntza jasotzea beka edo kontratu-modalitatean, bateraezina da funts publiko zein pribatuekin finantzaturiko beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin, bai eta doakionaren kontratuaren edo estatutuaren bidezko lotura adierazten duten soldata edo diru-sariekin ere, ondoko salbuespen hauekin, Ikerketarako errektoreordeak aldez aurretik baimena eman eta gero:

_Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik etor litezkeen ordain-sariak, bai eta beste hauetatik etor litezkeen osagarriekin ere: I+G proiektuetan parte-hartze baimenduak, abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 14ko 13/1986 Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko eta Koordinazio Orokorrerako Legea aplikatuz egindako kontratuak.

_Mugikortasuna sustatzeko Europako Batzordeak finantzatzen dituen laguntza osagarriak.

_Doktoretza-tesiak egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntza-osagarriak.

4._Onuradunen betebeharrak.

4.1. Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere erabilpenaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

4.2. Onuradunek ondokoak bete beharko dituzte:

4.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea laguntzaren helburuko ikerketa lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean, eta sartzen ez bada laguntzari uko egiten diola ulertuko da. Mugikortasun-laguntzen kasuan, laguntza emandako Unibertsitatean edo Ikastegian egonaldia egun horietan egitea.

4.2.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordeari igortzea laguntza garatzeko aurreikusitako planaren edo lanaren oroitidazkia, gehienez ere 500 hitzekoa, hasten denetik hilabete bateko epean eta laguntzaren zuzendariak ontzat emana.

4.2.3. Esleituriko ikerketa taldean bere lana probetxamenduz egitea. Ikerketa zuzendariaren, proiektuaren edo taldean edozein aldaketa egiteko, lana aldi baterako gelditu edo ez bertaratzeko, beharrezkoa izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordearen baimena eskatzea, dagokion laguntza zuzendariaren txostenarekin batera.

4.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntza zuzendariak eta lana burutzen arin den ikerketa taldeko arduradunak ontzat emanak.

4.2.5. Urteko oroitidazkia aurkeztea (gehienez ere 500 hitz), egindako lanaren eta erdietsitako emaitzen laburpena izango duena. Era berean, azaldu beharko da laguntza zuzendariaren txostena ikerketa taldeko arduradunak ontzat emana. Laguntza berritzeko eskatuz gero, urteko oroitidazki hori berritze eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

4.2.6. Laguntza-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntza zuzendariak ontzat emana eta curriculum gaurkotuarekin batera.

4.3. Aipaturiko betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea eta behargabe jasotako diru kopuruak itzultzea ekarriko du, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

4.4. Lortutako laguntzari uko egiten diotenek, idazki bat aurkeztu beharko diote Ikerketako Errektoreordeari, ukoa arrazoituz, eta laguntza zuzendariaren izenpearekin. 2007ko uztailaren 31 baino lehenago gertatzen diren lehen emateen bajak, deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Laguntzari uko egin zaioneko eguna ezin izango da Ikerketa Atalean ukoa aurkezteko eskaera egiten denekoa baino lehenagokoa.

4.5. Laguntza jasotzen den bitartean egiten den ikerketa-jardueretatik ondorioztatzen ahal diren argitalpenak eta bestelako emaitzetan aipatu beharko da Nafarroako Unibertsitateak finantzatu duela, baita, hala dagokionean, Nafarroako Kutxak ere.

4.6. Laguntza hauen onuradunek konpromisoa hartzen dute laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu diren informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzeko, laguntza zuzendariaren baimenik ez badute.

4.7. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari uzten dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen ahal diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak aitortzen dizkie laguntza hauen onuradunei egile diren aldetik dauzkaten eskubideak, lortzen lagundu duten emaitzeen gainekoak, Unibertsitateko beste edozein ikertzaile lan kontratupekok edo funtzionarioak duen baldintza berdinetan.

5._Gizarte-onurak.

5.1. Doktoretza aurreko laguntzen onuradunek, beka modalitatea daukatenek, eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzan afiliatzeko, besteren kontura ari diren langileekin parekaturik, urtarrilaren 27ko 63/2006 EDak ezartzen dituen baldintzen arabera. Babesa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari dagokiona izango da, langabeziarengatiko babesa salbuetsita.

5.2. Kontratu-modalitateko doktoretza aurreko laguntzen onuradunek eta doktoretza ondoko ikertzaileek izenpeturiko kontratuari dagozkion lan- eta gizarte-onurak izango dituzte.

5.3. Nafarroako Kutxak finantzaturiko mugikortasun-laguntzen onuradunek eskatzen ahalko dute, egonaldia hasi baino bi hilabete lehenago gutxienez, bidaia-asegurua Ikerketa Atalean, harrera-herrialdean asistentziarik ez daukatenean. Aseguru hau ordainduko da 2007ko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuan horretarako dagoen aurrekontu-sailaren kargura.

6._Irakaskuntza.

6.1. Deialdi honetako kontratu-aldian dauden doktoretza aurreko laguntzen onuradunek, eta doktoretza eta geroko laguntzen onuradunek, baimena eskatzen ahalko diete Irakasleen eta Ikerketa Errektoreordeei unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanak egiteko, prestakuntza helburuarekin, aldez aurretik laguntza zuzendariak eta unibertsitateko sail horren zuzendariak konforme daudela adierazten badute. Irakaskuntza-lan hauek, gehienez, hirurogei ordu/urteko iraungo dute, Sailaren ikasketak antolatzeko planean kontabilizatu gabeak. Bukatutakoan, Sailak bekadunak eman duen irakaskuntza egiaztatzen duen egiaztagiria emango du.

6.2. Baimena eskatuko da Ikerketa Atalean aurkeztuz ondoko helbide honetan dagoen inprimakia:

http://www.unavarra.es/invest/conv_ayudas.htm,

laguntza zuzendariaren eta Saileko Zuzendariaren izenpearekin.

7._Laguntzen etendura.

7.1. Ikerketako Errektoreordeak, laguntza zuzendariak aldeko txostena egin eta gero, sartze-eguna atzeratzen ahalko du. Atzerapen horretarako baimena laguntzaren onuradunak eskatu beharko du, hori justifikatzen duten arrazoiak emanez eta eskatzen duen denbora epea adieraziz, betiere, arrazoi larriren bat tartean ez dela, esleipenaren ebazpenean emandako egunetik hilabete bat baino luzeagoa ez dena izango.

7.2. Laguntzaren azken eguna, edozein kasutan, 2007ko abenduaren 31 izango da.

7.3. Beka modalitateko laguntzaren onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen araubideari dagozkion prestazioak jasotzeko, bertan ezarritako moduan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duenak, ezartzen duenaren arabera, beroriek arrazoitzen dituzten gorabeherek irauten duten denboran. Horren kalterik gabe, Ikerketako Errektoreordeak, laguntzaren zuzendariak aurretik aldeko txostena egin duela, eta onuradunaren eskaera arrazoitua tartean dela, emandako laguntzaren luzapena ematen ahalko du, ondorio ekonomikoekin, onuradunaren baja zenbat luzatu den, horrenbeste denboraz, betiere nahikoa aurrekonturik baldin badago.

7.4. Amatasunarengatiko edo aitatasunarengatiko etenaldiak edo etenaldi-baimenak ezin dira indarrean dagoen legerian ezarritakoak baino handiagoak izan.

7.5. Luzapen kasu hauetako edozein gertatuz gero, baimena 2007ko azaroaren 30a baino lehen eskatu behar da.

7.6. Kontratu modalitateko laguntzaren onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen araubideari dagozkion prestazioak jasotzeko, bertan ezarritako moduan, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateratua onesten duenak, ezartzen duenaren arabera, beroriek arrazoitzen dituzten gorabeherek irauten duten aldian. Baimenei dagokienean, Langileen Estatutuak eta aplikagarria den indarreko legeriak ezarritakoari jarraituko diote. Kontratuak irauten duen aldian, Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoari jarraiki berau eteteak ez dakar laguntzaren iraupena luzatzea.

III._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak.

8._Lehen laguntza eskaera

8.1. Baldintzak.

a) Lizentziadun, Ingeniari edo Arkitekto titulua lortzeko beharrezkoak diren irakasgai guztiak gaindituta edukitzea, Ikasketa Amaierako Proiektua ere barne, eskaera egiten den unean.

b) Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduondoko edo doktoretza programa batean matrikulatuta egotea, Doktore titulua lortzeko bideratuta dagoena, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko lizentziaduna edo ingeniaria izatea. Bigarren kasu honetan, laguntza berritzeko baldintza izango da Unibertsitatean matrikula eginda edukitzea, deialdi honetako 10. oinarriak ezartzen duenarekin bat etorriz.

c) Laguntza emateko, deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa proiektu bat egon behar da, laguntzaren gaiari buruzkoa.

d) Ikerketa proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2006ko erroldan dagoen ikerketa talde baten barruan. Proiektuaren ikertzaile nagusia doktore bat izango da. Doktore hori, onuradunaren proiektua zer ikerketa talderi atxikitzen zaion, talde horretako partaide izango da. Ikerketa proiektua indarrean eta finantzatuta egon behar da 2007ko urtarrilaren 1ean.

e) Atzerrian edo Espainiakoak izanik ere Estatukoak ez diren ikastegietan lortu diren tituluak ofizialki homologatuak egongo dira, edo bestela agiriaren bidez erakutsi beharko da homologazio ofizialerako eskaera tramitatzen ari dela beka eskatzen den unean. Deialdi honen ondorioetarako, eskatzaileak titulua lortu duela ulertuko da baldin eta egiaztatzen badu Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batean onartua izan dela.

f) Laguntzaren zuzendariaren eta ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia. Aipatu Oniritziak esan nahiko du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.

g) Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu bestelako laguntza homologagarririk jaso dutenek, doktoretza tesi bat egiteko helburuarekin.

8.2. Izangaiak hautatzea.

8.2.1. Laguntzak azpibatzordeen arabera banatuko dira, ondoren adierazten den bezala:

4 A Azpibatzordearentzat (Ingeniaritza eta Teknologia), 4 B Azpibatzordearentzat (Osasun Zientziak eta Oinarrizkoak), 2 C Azpibatzordearentzat (Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak), 2 D Azpibatzordearentzat (Giza eta Gizarte Zientziak) eta 1 C eta D Azpibatzordeetako laguntzen onuradunak ez diren eskaeragileen espediente ponderatu onenarentzat.

8.2.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Titulazioko espedientearen batez bestekoa: gehienez 4 puntu.

Kontuan hartuko da espedientearen batez bestekoa, 2004-2005 ikasturteko titulazioari dagokion batez bestekoarekin ponderatuz, ikasketak noiz bukatu diren aintzat hartu gabe, formula honen arabera:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emango baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio-formula. Beste hainbat unibertsitatetatik datozen ikasleen kasuan, beren erantzukizuna izango da datu hori ematea. Datu hori ez badago, nota ponderatua espedientearen batez bestekoa izango da.

b) Izangaiaren merituak: gehienez 0,5 puntu.

_Ikerketa: 0,3.

_Ikastaroak: 0,1.

_Bestelakoak: 0,1.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

c) Unibertsitateko politika (azpibatzorde bakoitzari dagokionez) gehienez 2 puntu

_Taldearen balioespena: 1.

_Taldearen harrera ahalmena: 1.

Deialdiaren II. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

d) Ikerketa proiektua edo lurraldearen arabera asimilatutako hitzarmenak: gehienez puntu 1.

_Esparru-programa (EB) edo beste programa batzuk, baldintzetan eta konkurrentzian antzeko ezaugarriak dituztenak: 1.

_Plan Nazionala: 1.

_Nafarroako Gobernua edo antzekoa: 0,5.

8.2.3. Doktoretza aurreko laguntza bakoitzaren zuzendari bakoitzak ezin izango ditu zuzendu deialdi honi dagokion laguntza berriaren onuradun bat edo deialdi osoko doktoretza aurreko bi onuradun baino gehiago.

9._Doktoretza aurreko laguntzaren helburua eta baldintzak.

9.1. Laguntza edukitzeko funtsezko helburua doktoretza tesi bat egitea izango da.

9.2. Laguntzen iraupena gehienez 48 hilabetekoa izango da, aurrekontua egoteko eta laguntza aprobetxatuko delako baldintzekin, laguntza emateko ebazpenaren egunetik kontatzen hasita (sartze-eguna), eta bi alditan egituratzen da:

a) 24 hilabete iraungo duen lehen aldian, laguntzak beka baten ezaugarriak edukiko ditu, eta aldi horretan, prestakuntzan dauden ikertzaileek ikertzeko gaitasuna gainditu behar dute IAD edo berori, Europako Unibertsitate Eremuari egokitzen zaion hezkuntzaren egitura berriaren arabera, ordezkatuko duen administrazio agiria lortuz. Nahiz eta prestakuntzan dauden ikertzaileek IAD lortu bekaren lehengo bi urteak bukatu baino lehenago, ez dira kontratu-aldira pasatuko beka aldia burutu baino lehen. Beka modalitatean izan diren laguntza-etenaldiek, baimenduta izan badira, beka aldiaren iraupena luzeagotzen ahal dute, aldez aurretik Ikerketako Errektoreordeari eskatu bazaio, eta honek baimena eman badu. Eskaera hau aldia bukatuko den eguna baino hilabete lehenago, gutxienez, aurkeztu behar da.

b) Beka aldia bukatu eta gehienez ere ondorengo bi urteetako iraupena edukiko duen bigarren aldian, Unibertsitateak egingo du, IAD edo berori, Europako Unibertsitate Eremuari egokitzen zaion hezkuntzaren egitura berriaren arabera, ordezkatuko duen administrazio agiria daukan eta doktoretza aurreko prestakuntzan dagoen ikertzailearekin, praktikaldiko lan-kontratu bat, 63/2006 Errege Dekretuak eta Langileen Estatutuak esaten dutenarekin bat etorriz. Ondorio hauetarako, azpimarratu behar da indarreko legeek ezartzen dutela kontratu hauek egingo direla ikasketak bukatu eta ondorengo lau urteen barruan, eta egingo direla sei hilabeteko gutxieneko aldi baterako, eta bi urteko gehieneko aldi baterako.

c) IAD edo berori, lehengo lerroaldean esandakoaren arabera, ordezkatzen duen administrazio-agiririk ez edukitzeagatik, praktikaldiko lan-kontratua egitea ezinezkoa bada, edo ez badira kontratu hau egiteko baldintzak betetzen Langileen Estatutuak esaten duenaren arabera, laguntzak indarrean segitzen ahal du beka modalitatean.

d) Tesia aurkezteak eta doktore titulua lortzeak ez dute laburragotuko kontratua eduki ahal izateko gehienezko epea. Hala ere, doktore titulua beka aldian lortzen bada, ez da zilegi izango kontratua gauzatzea eta beka aldia bukatzen denean laguntza ere bukatuko da.

9.3. Onuradun bihurtzen direnek deialdi honetako 4.4. atalean aurreikusten diren ukoengatik, gehienez 48 hilabeteko laguntza edukiko dute, sartze-egunetik kontatzen hasita, betiere aurrekontu nahikorik dagoelako eta laguntza behar bezala aprobetxatuko delako baldintzak betez gero.

9.4. Laguntzen zuzkidura, beka aldian, 1.100 euro gordinekoa izango da, hilabeteko. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urriaren 24ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

9.5. Kontratu aldiko laguntzen zuzkidura 15.400 euro gordinekoa izango da, urteko, 1.100 euro gordineko 14 hilabeteko ordainketetan banaturik. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urriaren 24ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

9.6. Laguntzak beteko du, baita ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2006-2007 ikasturtean doktoretza ikastaroetan matrikulatzeko berariazko gastuak. Edozein modutan ere, ikasketa-tasengatiko laguntza ez da izango 32 kreditu baino gehiagokoa onuradun bakoitzeko, laguntza edukitzen den gehienezko epearen barruan, doktoretza ikasketak direnean, eta 60 kreditu masterreko ikasketak direnean.

10._Aurreko deialdietako laguntzak berritzea.

10.1. Baldintzak.

10.1.1. Aurreko deialdietan lortutako beka edo laguntza bat berritzeko eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da, deialdi honetako 2.1. puntuan ezartzen den epearen barruan.

10.1.2. Eskatzaileak doktore titulua lortzeko bideratuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduondoko edo doktoretza programa batean matrikulatuta egon beharko du, edo Hirugarren Zikloko gaietan hitzarmena izenpetu den unibertsitate batean, baldin eta ikasketa baliokiderik ez bada Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

10.1.3. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Inprimaki normalizatua, behar bezala beteta.

b) Egindako lanari buruzko oroitidazkia, laguntzaren zuzendariaren aldeko txostenarekin.

c) Ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia.

10.1.4. Aurkezten diren agiriak ikusirik, Ikerketa Batzordeak berritzeko eskaerak ebatziko ditu, egoki jotzen badu argibide gehiago eskatzen ahal duelarik.

10.1.5. Berrizten diren bekak doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak deituko dira, eta deialdi honetako oinarrietako bederatzigarren atalak ezartzen dituen baldintzekin bat etorriz, laguntzen lehen edo bigarren aldiari atxikiko zaizkie (bekak edo kontratuak).

IV._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzak. Xedapen espezifikoak.

11._Eskatzaileen baldintzak.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek honako helburuak dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jardun ikertzailea gehiagotzea. Doktore maila 2004ko urtarrilaren 1 eta gero lortu duten ikertzaileei zuzentzen zaizkie.

11.2. Laguntza hauen onuradunak izateko honako hauek izango dira bete beharreko baldintzak:

_2006ko abenduaren 31n doktorea izatea.

_Unibertsitatean 2006an erroldatuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde bateko ikerketa-lerro batean sartzea.

_Laguntzaren zuzendariaren eta ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia.

12._Izangaien baldintzak eta hautaketa.

12.1. Laguntzaz baliatzeko, lan-kontratu bat gauzatuko da onuradunaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegileak onetsi zuen Langileen Estatutuen testu bateratuak ezartzen duenarekin bat etorriz. Kontratua 2007ko abenduaren 31n iraungiko da.

12.2. Kontratuaren zuzkidura 16.800 euro gordinekoa da, urteko, 1.200 euro gordineko 14 hilabeteko ordainketetan banatua. Hilabeteko zuzkidura honetatik kenduko da kotizatu behar duten kuota. Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, urtarrilaren 27ko 63/2006 EDak ezartzen duen moduan.

12.3. Ikerketa errektoreordeak baimena ematen ahal die laguntza hauen onuradunei, laguntza zuzendariak aldez aurretik aldeko txostena eman eta gero, egonaldi laburrak egiteko, bai Espainiako ikerketa zentroetan, baita atzerrikoetan ere, beren ikerketa-prestakuntza osatzeko.

12.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien hautaketa, izangaiak ikerketan dituen merituak aintzat hartuz, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

_Argitalpenak gehienez 4 puntu.

_Kongresuetako parte hartzeak gehienez 2 puntu.

_Ikerketa Zentroetako egonaldiak gehienez 2 puntu.

_Proiektuak eta kontratuak gehinez 1 puntu.

_Doktoretza aurreko beken onuraduna izana gehienez 2 puntu.

_Beste hainbat gehienez 1 puntu.

Deialdiaren III. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

12.5. Hau bezalako beka edo laguntza baten onuradun izan diren izangaien baremoaren azken puntuazioa, bider 0,5 egingo da.

12.6. Laguntza zuzendari bakoitzak ezin izango du deialdi honetako doktoretza ondoko ikertzaile bat baino gehiago zuzendu.

V._Nafarroako Unibertsitate Publikoko deialdi honetako doktoretza aurreko ikertzaileek atzerrian mugikortasuna errazteko laguntzak, Nafarroako Kutxak finantzaturik.

13._Helburuak eta eskatzaileen betebeharrak.

13.1. Laguntza hauek atzerriko zentroetan, beren prestakuntza hobetzeko asmoz, egonaldiak egingo dituztenentzat dira, honelakoak egiteko: ikerketa laborategiko lanak, funts bibliografikoen edo agirien kontsulta, instrumentuen bidezko teknika berriak ikastea, eta bestelako ikerketa jarduerak.

13.2. Laguntza hauen onuradunak deialdi honetako doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntza baten onuradunak direnak izango dira, bakarrik.

13.3. Eskaerak Ikerketa Atalean aurkeztuko dira, 2007ko otsailaren 1etik 28ra. Hona hemen behar diren agiriak:

_Eskaera-inprimakia, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin.

_Zentro hartzailearen harrera-agiria.

_Egin beharreko lanaren oroitidazkia, 300 hitz gehienez, laguntzaren zuzendariak ontzat emanda.

13.4. Ikerketa Batzordeak ondoko irizpide hauek hartuko ditu aintzat laguntzak emateko orduan:

_Proposamenaren interes zientifikoa.

_Proposamena tesi-proiektuari noraino egokitzen zaion.

_Ikerketa Batzordeko azpibatzordeen artean proportzioz banatzea.

14._Laguntzen baldintzak eta ordainketa.

14.1. Laguntza hauek jaso ahal izateko, egonaldiak 2007ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean gertatuko dira. Egonaldiaren iraupena bi aste eta lau hilabeteren artekoa izango da.

14.2. Laguntza guztiek, osotara, ez dute 24.000 euro baino gehiago egingo. Laguntza bakoitzak ondoren aipatzen diren mugen arabera kalkulatuko da:

_630 euro hilabeteko, edo bere zati proportzionala, ostatu eta mantenu gastuetarako.

_600 euro arte bidaia-gastuengatik, bidaia Europako herrialde batera denean, joaneko bidaia bat eta etorriko beste bat baizik ezin direlarik finantzatu.

_1.200 euro arte bidaia-gastuengatik, bidaia Europakoa ez den munduko herrialde batera denean, joaneko bidaia bat eta etorriko beste bat baizik ezin direlarik finantzatu.

14.3. Unibertsitateko Kontabilitate Atalak ordainduko ditu laguntzak, aurrerapena kontzeptuan, aldez aurretik aurkeztuz gero Ikerketa Atalean egonaldia egingo deneko egunen berrespena. Ordainketa guztiak laguntzaren onuradunak Nafarroako Kutxan edukiko duen kontu batean egingo dira.

14.4. Egonaldia bukatutakoan, onuradunak frogatu beharko du egonaldia burutu duela Ikerketa Atalean, egonaldia bukatu eta hamabost eguneko epean.

Justifikazio zientifikoak zentro hartzailearen arduradunaren egiaztagiri bat edukiko du, zeinean bilduko baitira lanaren hasiera eta bukaera egunak, eta jardunaren nondik norakoa deskribatzen duen oroitidazki bat, 500 hitzekoa gehienez, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin.

Justifikazio ekonomikoak emandako laguntza osoa hartuko du aintzat: garraio txartelak eta fakturak jatorrizkoak izango dira, baina ostatu eta mantenu gastuak ez dira fakturen bidez justifikatu beharko.

14.5. Lagundu den egonaldia ez bada burutzen, onuradunak laguntza itzuli beharko du 2007ko abenduaren 31 baino lehen.

14.6. Baldin eta justifikazio ekonomikoa eman den zenbatekoa baino txikiagoa bada, onuradunak justifikatu ez duen kopurua itzuli beharko du 2007ko abenduaren 31 baino lehen.

VI._Argitaratzea eta Errekurtsoak.

15._Argitaratzea.

15.1. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da, eta sailetako eraikinetako iragarki-oholetan jarriko, bai eta Unibertsitateko Errektoretzan eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan ere.

16._Errekurtsoak.

16.1. Ebazpen honen eta deialdi honetako oinarrien aurka, nahi bada, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen baremoa (norberaren merituak)

Oinarrietako 8.2.2 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz.

_Ikerketa jarduera: 0,3.

_Ikastaroak: 0,1.

_Beste hainbat: 0,1.

Ikerketa-jarduera

.Ikerketa jardueraren kategoriak.

_Argitalpenak: 0,3.

_Biltzarrak: 0,2.

_Proiektuetan parte hartzea: 0,2.

EKARPENA PUNTUAK MAILA PUNTUAK

1 Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak. 1,6 Argitalpenak Gehienezko

2 Nazioarteko liburuak, osorik. 1,6 normalizatua 0,3

3 Nazioko liburuak, osorik. 0,8

4 Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak. 0,4

5 Beste argitalpen batzuk. 0,2

6 Nazioarteko biltzarretako biltzar-hitzaldi gonbidatuak. 1,2 Biltzarrak Gehienezko

7 Nazioko biltzarretako biltzar-hitzaldi gonbidatuak. 0,4 normalizatua 0,2

8 Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak. 0,5

9 Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak. 0,3

10 Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea. 0,6 Proiektuak Gehienezko

11 Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea. 0,4 normalizatua 0,2

12 Autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea. 0,2

13 Unibertsitateek finantzatzen duten proiektu lehiakorretan parte hartzea. 0,1

14 LOUko 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea. 0,1

15 Ikastaroak eta mugikortasuna Puntuazioa 0,1

gehienez

16 Informatika 0,02 Beste hainbat Gehienezko

17 Zientziarako interesgarriak diren hizkuntzak 0,02 normalizatua 0,1

18 Gaiarekin lotura duen lanbide-jarduera 0,02

19 Karrera amaierako aparteko sariak. 0,05

Argitalpenak, komunikazioak eta ponentziak: onespena edo argitalpena egiaztatzea. Biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe prestakuntza atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa dela; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluak ezartzen duenaren araberako kontratuak baizik ez dira balioetsiko kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen denenan, edo beka bat eduki duenean.

_Merituen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu delakoa aski dokumentaturik egon behar da.

Agiriz egiaztatutako merituak balioetsiko dira, bakarrik.

Egiaztatzeko ahalmena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

Prozesua bereiz egiten da lau azpibatzordeetako eskatzaileentzat.

Ikerketa jarduera, 0,3 puntu gehienez. Aintzat hartuko dira: argitalpenak, komunikazioak edo posterrak biltzarretan eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetan parte hartzea. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 16 puntu; nazioarteko liburu osoak, 16 puntu; nazioko liburu osoak, 8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 4 puntu; bestelako argitalpenak, 2 puntu; nazioarteko biltzarretako ponentziak, 12 puntu; nazioko biltzarretako ponentziak, 4 puntu; nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 5 puntu; nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 6 puntu; Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea, 4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, puntu 1; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, puntu 1. argitalpenen atalean gehien balioesten den eskatzaileari 0,3 puntu emango zaizkio, 0,2 biltzarren atalean gehien balioesten denari eta 0,2 proiektuen parte hartzeagatiko atalean gehien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkien balio partzialak gehitu egiten dira. Gero puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 0,3 puntu emanez.

Ikerketa-jarduerarako interesgarriak diren prestakuntza ikastaroak, mugikortasun programak barne: 0,1 puntu gehienez.

_Ikastaroko 10 ordu 0,01 puntuz balioesten dira. Egonaldiko hilabete bakoitza 0,01 puntuz balioesten da.

_Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 100 ordu, beste titulazio batzuk, doktoretza ikastaroak, IGI (Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroa), eta abar sartuz, baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko delarik. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. Hizkuntza eta informatika ikastaroak balioetsiko dira, hala badagokio, bestelako merituen atalean.

_Mugikortasuna: Jatorrizkoa ez den erakundean 10 hilabeteko egonaldia balioetsiko da, gehienez (egonaldia Unibertsitate Publikoan egin dutenei ere balioetsiko zaie).

_Beste hainbat meritu: 0,1 puntu, gehienez ere:

_Informatika: gehienez ere 0,02 puntu, 4 aplikazio ezagutu edo erabiltzen jakiteagatik.

_Zientziarako interesgarriak diren hizkuntzak: bakarrik Hizkuntza Eskola Ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren egiaztagiri ofizialak balioetsiko dira. Oinarrizko zikloa edo baliokidea 0,005 puntuz balioetsiko da eta 0,01 puntu goi zikloa edo baliokidea.

_Lanbide jarduera interesgarriak: lanaldi osoko 20 hilabete 0,02 puntuz balioetsiko dira. Lankidetza-beka justifikatutakoak lanaldiaren 1/3 batekin baliokidetzen dira.

_Aparteko sariak: gehienez ere sari bat, 0,05 puntuz balioetsiko dena.

_Azkenik, puntuazioak batu eta normalizatzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 0,1 puntu emanez.

II. ERANSKINA

Doktoretza aurreko ikerketa-bekak balioesteko baremoa (Unibertsitatearen politika)

Taldearen balioespena 2006ko talde erroldatuen balioespenaren arabera, Ikerketa Batzordeak onetsia, 2001etik 2005erako urteei dagokiena.

_Taldearen harrera ahalmena:

Taldearen ahalmena 2006ko taldeen erroldako datuekin kalkulatuko da.

1 - (Ui bekaduna NUP i * bekaren bizi-luzetasun faktorea i/ (UDK doktoreak + taldeak azken 5 urteetan irakurritako tesiak).

Bizi-luzetasun faktoreak: lehen urteko bekak, 1, bigarren urteko bekak, 0,75, hirugarren urteko bekak, 0,5, laugarren urteko bekak, 0,25.

III. ERANSKINA

Doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen baremoa

.Mailak.

_Argitalpenak: 4.

_Biltzarrak: 2.

_Egonaldiak: 2.

_Proiektuetan parte hartzea: 1.

_Dokoretza aurreko bekak eduki izana: 2.

_Beste hainbat: 1.

Oinarrietako 14.4 atalak ezartzen duenarekin bat etorriz.

EKARPENA PUNTUAK MAILA PUNTUAK

1 Nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak. 1,6 Argitalpenak Gehienezko

2 Nazioarteko liburuak, osorik. 1,6 normalizatua 4

3 Nazioko liburuak, osorik. 0,8

4 Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak. 0,8

5 Beste argitalpen batzuk 0,2

6 Nazioarteko biltzarretako biltzar-hitzaldi gonbidatuak. 1,2 Biltzarrak Gehienezko

7 Nazioko biltzarretako biltzar-hitzaldi gonbidatuak. 0,4 normalizatua 2

8 Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak. 0,5

9 Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak. 0,3

10 Egonaldiak Puntuazioa 2

gehienez

11 Europar Batasuneko proiektuak. 0,6 Proiektuak Gehienezko

12 Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuak. 0,4 normalizatua 1

13 Autonomia eremuko proiektuak. 0,2

14 Unibertsitateak finantzaturiko proiektu lehiakorrak. 0,2

15 LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea 0,1

16 Bekak edo doktoretza aurreko laguntzak izatea Puntuazioa 2

gehienez

17 Informatika 0,2 Beste hainbat Gehienezko

18 Hizkuntzak 0,2 normalizatua 1

19 Gaiarekin lotura duen lanbide-jarduera 0,4

20 Prestakuntza ikastaroak 0,4

_Merituen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan onetsitako edo argitaratutako ekarpenak aintzat hartuko dira. Proiektuetan, ikastaroetan eta abarretan parte hartu delakoa aski dokumentaturik egon behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta ponentziak: onespena edo argitalpena egiaztatzea. Biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe prestakuntza atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa dela; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuak baizik ez dira balioetsiko, kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen denenan, edo beka bat eduki duenean.

_Argitalpenak: 4 puntu gehienez. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburu osoak, 1,6 puntu; nazioko liburu osoak, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu; bestelako argitalpenak, 0,2 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 4 puntu emanez.

_Biltzarretan parte hartzea (biltzarretako komunikazioak edo posterrak), 2 puntu gehienez. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: nazioarteko biltzarretako ponentziak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretako ponentziak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 0,6 puntu; nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak, 0,2 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 2 puntu emanez.

_Ikerketa Zentroetako egonaldiak: 2 puntu gehienez. Jatorrizkoa ez den erakundean egonaldia balioetsiko da, 0,1 hilabete bakoitzeko.

_Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea, puntu 1 gehienez. Ekarpen bakoitza ondoren azaltzen den moduan balioetsiko da: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia eremuko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 1 puntu emanez.

_Doktoretza aurreko beken onuraduna izatea, 2 puntu gehienez. Bekaren onuradun izan den urte bakoitzeko, 0,5 puntu emango dira.

_Beste hainbat meritu, puntu 1 gehienez.

_Informatika: gehienez ere 0,2 puntu, 4 aplikazio ezagutu edo erabiltzen jakiteagatik.

_Zientziarako interesgarriak diren hizkuntzak: gehienez 0,2 puntu. Bakarrik Hizkuntza Eskola Ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren egiaztagiri ofizialak balioetsiko dira. Oinarrizko zikloa edo baliokidea 0,05 puntuz balioetsiko da eta 0,1 puntu goi zikloa edo baliokidea.

_Prestakuntza ikastaroak: gehienez 0,4 puntu. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, 200 orduko kopururaino gehienez, beste titulazio batzuk ere barne, doktoretza ikastaroak, IGI, eta abar. Baita jardunaldi eta biltzarretara joatea ere, hauetan 5 ordu eguneko balioetsiko delarik. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. 10 ordu bakoitzeko 0,02 puntu emango dira.

_Lanbide jarduera interesgarriak: lanaldi osoko 20 hilabete 0,4 puntuz balioetsiko dira.

_Beste hainbat meritu deritzon ataleko azpiatalen puntuazioak batu, eta normalizatuko dira puntu 1 emanez baioespen handiena eduki duen eskatzaileari.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batu egingo dira: argitalpenak, biltzarrak, egonaldiak, proiektuetan parte hartzea eta beste hainbat meritu.

Iragarkiaren kodea: F0618261