141. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1095/2005 EBAZPENA, urriaren 26koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko, 2005/2006 ikasturteko laguntzetarako deialdia behin betikoz bukatutzat ematen duena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, uztailaren 29ko 712/2005 Ebazpenaren bitartez, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testuliburuak erosteko 2005/2006 ikasturteko laguntza deialdia onetsi zuen (2005eko irailaren 2ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, ekainaren 6ko 552/2006 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz bukatutzat eman zuen deialdia. Deialdi hori 2006ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 19an. Laguntzak eman edo ukatzen zituzten eranskinak jendaurrean egon dira aipatu ebazpenean adierazitako iragarki oholetan, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak beharrezko zereginak burutu ditu, emandako laguntzak ordain daitezela agintzeko.

Deialdiko 7. arauko 2. idatz-zatian ezarririko izapide eta epeak eginik, deialdiko 7. arauko 3. eta 4. idatz-zatiak betez eta Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an eman 100/2005 Foru Aginduan xedaturikoaren arabera, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 6an emandako 552/2005 Ebazpenaren bidez testuliburuak 2005/2006 ikasturterako erosteko behin-behinekoz eman eta ukatu diren laguntzak behin betikotzat hartzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez, egin diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

Horrenbestez, kontuan hartu dira deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskaerak, 4.2 arauko lehentasun ordenan ezarritako bost inguruabarretakoren bat betetzen dutenak, baita familiaren urteko per capita errenta gehienez ere 6.101 eurokoa izanik eskaera egin dutenak ere.

2. Beren eskubideei kalte egin zaiela uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Hezkuntza kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea beharrezko urratsak egin ditzan emandako eta ukatutako laguntzak jakinarazteko eskaera egin duten ikasleei eta tartean diren ikastetxeei, bidezko ikuskapen administratiboak egiteko, eta ordaintzeko aginduak emateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan laguntzen onuradun diren ikasleak matrikulatuta dituzten ikastetxeen alde.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2006. urteko gastuen aurrekontuko 410002-41150-4800-322D00 kontusailaren kargura.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2006ko urriaren 26an._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz jauna Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz (100/2005 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko).

Iragarkiaren kodea: F0617510