14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

77/2005 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Cadreitan barazki kontserben fabrika bat egiteko proiektuak Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketarik ez duela behar erabakitzen duena. Proiektua Pedro J. Echeverría jaunak sustatu du, Conservas Anko, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz.

2005eko abuztuaren 25ean, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu zen idazpuruan azaldutako espedienteko jarduera sailkatuaren eskaera, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horren 3.D eranskinean azaltzen diren irizpideak aplikatuta, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak adierazi du ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa gisa tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.D eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27an emandako 537/2005 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3.D eranskinean agertzen diren irizpideak aplikatuta, Cadreitan barazki kontserben fabrika bat egiteko proiektuak ez du Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketarik behar. Proiektua Pedro J. Echeverría jaunak sustatu du, Conservas Anko, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, eta aipatu legearen 4.A eranskineko B) atalean sartzen da. Espedienteak jarduera sailkatuen udal lizentzia lortzeko tramitazioa egin beharko du. Horretarako, aurretik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumenaren arloko txostena eman beharko du.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Cadreitako Udalari eta interesatuari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005ko abenduaren 23an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0600192