14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Birzatiketa proiektuko aldaketa behin betiko onetsirik

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2006ko urtarrilaren 13an, Vianako Udal Planeko SR-4 sektorea birzatitzeko proiektuko aldaketa behin betiko onesteko. Proiektua UGTk eta CCOOk sustatua da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2006ko urtarrilaren 13an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0600882