14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

Hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena behin betiko onetsirik

Batzorde Mistoko Udalaren ordezkariek Hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua hamabost egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta erreklamaziorik jaso ez denez, Batzorde Misto horrexetako Nafarroako Gobernuaren ordezkariek txostena aztertuz gero, behin betiko onetsi da, aipatu Batzordeak 2005eko abenduaren 29an hartutako erabakiaren bitartez.

Uharte Arakilen, 2006ko urtarrilaren 13an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0600883