14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UAO-5 unitateko B6 lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko irailaren 6an egin bilkuran hasiera batez onetsi zen UAO-5 unitatearen azterlana, B6 lurzatia, P.B. Ereta, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean 20 egunez egon baita, 2005eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 7an, argitaratu ondoren, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik Hirigintzako Batzordeak 2005eko abenduaren 12an emaniko irizpena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak, 74.ari dagokionez, ezarritakoa aplikatuz, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea UAO-5 unitatearen xehetasun azterlana, P.B. Ereta, S.L.k sustatua, bereziki B6 lurzatiarenak diren hirigintzako determinazioei buruzkoa.

Bigarrena._Behin betiko onespenerako erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta xehetasun azterlanaren kopia eta hartutako erabakia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Hirugarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza Alorrari eta Idazkaritza Orokorrari, baita interesatuei eta ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Tafallan, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0600909