14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Hasiera batez onetsirik Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, industri lurzoruko 7. sektorean eragiten duena

Martzillako Udalak, 2006ko urtarrilaren 13an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamendu egituratzaileko determinazioak), industri lurzoruko 7. sektorean eragiten duena, Victor Mier Mendiguchia teknikariak prestaturiko agiriaren arabera, Martzillako Udalak sustaturik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan eta 71.ean (79.2 artikuluak igorrita) ezarritakoa betetzeko.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Martzillan, 2006ko urtarrilaren 13an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0600871