14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

E D I K T U A

Hasiera batez onetsi ondotik Berbintzanako errepidea kaleko 16 zenbakian dagoen 23. unitatearen (katastroko 3. poligonoko 113, 114 eta 115. lurzatiak) xehetasun azterlanerako eta unitatearen mugaketarako proiektua, Bodegas Ibero, S.A.k eta Construcciones Rialgarpe, S.L.k sustatua, proiektua bera eta hari atxikitako dokumentuak Ignacio Castilla Cortazar jaun arkitektoak prestatu baitzituen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Nafarroan duen Ordezkaritzak 2004ko urriaren 6an eta 2005eko irailaren 23an ikus-onetsirik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143 eta 76. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Larragan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0600911