14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirigintza hitzarmena behin betikoz onetsirik

Uharteko Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udalaren eta Principe de Viana, Promoción y Desarrollo, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmeneko aldaketa, Ugarrandiko Plan Partzialeko 1.2 lurzatiari dagokionez, hirugarren xedapena gehituko baitzaio, honela dioena:

"Hitzarmenak iraunen du etxebizitza babestuaren kalifikazioak adina; beraz, iraupena gehienez ere 15 urtekoa izanen da".

Uharten, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0600538