14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2005eko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azozko AZO-12 unitateko aldaketa xehekatua, Boadilla Trade, S.L.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen duena aplikatuz.

Ezkabarten, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0600811