14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Udal Planeko 7.3 eta 7.4. exekuzio unitateak birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Kasedako Udalak, 2006ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Kasedako Udal Planeko 7.3 eta 7.4 exekuzio unitateak borondatez birzatitzeko proiektua.

35/2002 Foru Legearen 167 eta 168. artikuluek Foru Lege bereko 76. artikuluari dagokionez xedatzen dutenari jarraikiz, jendaurreko aldia izanen da, hogei egun baliodunekoa onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006ko urtarrilaren 17an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0600917