14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Antsoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko S-T unitateko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana, Germán Velázquez Arizmendi arkitektoak prestatua eta Tomás Urzainqui Minak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0600870