14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Alkatetzaren 2006ko urtarrilaren 12ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Zubielkiko AA2 jarduketa unitate asistematikoaren xehetasun azterlana, Ros Zuasti teknikariak prestatua eta José Ramón Astarriaga Corres jaunak eta M.ª Asunción Chandía Aramendia andreak sustatu dutena.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Larrionen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0600925