14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkate andreak jakitera eman du Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 8an hartutako erabakia. Hona hemen hitzez hitz:

"Ikusirik Etxez etxeko Zerbitzurako ibilgailua erosteko gastuetarako kreditu bereziaren espedienteari buruz (10/05 espedientea) Udaleko kontu-hartzaileak egindako txostena.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak emaniko irizpena, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Onestea Etxez etxeko Zerbitzurako ibilgailua erosteko gastuetarako kreditu bereziaren espedientea (10/05 espedientea), 3.000 eurokoa.

Bigarrena._Erabaki hau osoko bilkurari igortzea, berrets dezan.

Hirugarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai egotea 15 egun baliodunean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean iragarkia jarrita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena._Erabaki hau Kontu-hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Aho batez berresten da Tokiko Gobernu Batzarrak kreditu berezirako espedienteaz hartutako erabakia, alegia, Etxez etxeko Zerbitzurako ibilgailua erosteko behar diren gastuetarako.

Tafallan, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0600576