14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak egindako txostena, Gizarte Etxerako altzariak erosteko gastuetarako (17.600 euro) kreditu bereziaren espedienteari buruz (11/05 espedientea).

Ondoko hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Onestea Gizarte Etxerako altzariak erosteko gastuetarako kreditu bereziaren espedientea (11/05 espedientea), 17.600 eurokoa.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea kontu hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0600574