14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

2006. urterako luzatutako 2005eko aurrekontuan eginiko aldaketa hasiera batez onetsirik

Sartagudako Udalak, 2006ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2006. urterako luzatutako 2005eko aurrekontuan eginiko 1 zenbakiko aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sartagudan, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0600902