14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 21/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 21/2005 espedientea, hain zuzen ere kreditu gehikuntza baten onespenari buruzkoa.

2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 23an, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

Gastuak goititzea:

614320260114 kontusaila. Zenbatekoa: 210.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 210.000 euro.

Gastu beheititua:

61 43200 64800 kontusaila. Zenbatekoa: 100.000 euro.

61 43201 60107 kontusaila. Zenbatekoa: 20.000 euro.

61 43201 60108 kontusaila. Zenbatekoa: 20.000 euro.

61 44700 62900 kontusaila. Zenbatekoa: 30.000 euro.

70 45102 62201 kontusaila. Zenbatekoa: 40.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 210.000 euro.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0600853