14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Deialdia, Arrotxapeako P-6A poligonoko parkea urbanizatzeko obrak adjudikatzeko, prozedura irekiaren bidez

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2006ko urtarrilaren 13an, aipatutako prozedura onestea erabaki zuen.

Kontratuaren xedea: Arrotxapeako P-6A poligonoko parkea urbanizatzeko obrak egitea (elementu orokorrak).

Kontratuaren aurrekontua: 454.907,63 euro (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena:

_G taldea; 3. azpitaldea; a kategoria.

_K taldea; 6. azpitaldea; b kategoria.

Aurkezteko epea eta tokia: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak aurkeztuko dira Hirigintza Gerentziako erregistro orokorrean edo Iruñeko Udalaren edozein erregistro orokorretan.

Dokumentazioa non bildu: plegua, Udaleko Hirigintza Gerentzian edo Udalaren web orrian, eta proiektua, Papelería Técnica Rubion (Bergamin, 10).

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0600861