14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ITUREN

Obrak adjudikaturik

Iturengo Udalak ondoko obra adjudikatzeko erabakia hartu zuen, 2005eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran:

Iturengo zeharbidea (NA-170) egokitzea. Aurtitz auzoan, Iturengo zeharbidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan, hornidura eta saneamenduko sareak berritu eta kaleak zolatzeko lanak. 2. fasea: Iturengo zeharbidea eta etxeen ondoko pasabideak.

Prozedura: lehiaketa (2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 18koa).

Adjudikazio-hartzailea: Construcciones Mariezcurrena, S.L.

Adjudikazioaren zenbatekoa: 776.357,69 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Iturenen, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0600609