14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lizitazio iragarkia. Castejongo futbol zelai berrian eguzki-energia termikoa eta eguzki-energia fotovoltaikoa aprobetxatzeko instalazioa, sareari lotua, saldu, paratu eta abian jartzeko eta obra egiteko kontratua

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ezen Castejongo Udalak, 2005eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuela obra egin, saldu, paratu eta abian jartzeko kontratuaren espedientea irekitzea. Hona hemen haren ezaugarriak:

_Kontratuaren xedea: Castejongo futbol zelai berrian eguzki-energia termikoa eta eguzki-energia fotovoltaikoa aprobetxatzeko instalazioa, sareari lotua, saldu, paratu eta abian jartzea eta obra egitea.

_Esleitzeko prozedura: irekia. Esleitzeko modua: lehiaketa. Presako tramitazioa.

_Kontratazio aurrekontua: 380.324,04 euro, BEZa barne.

_Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00ak arte.

_Proposamenen aurkezpena: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

_Proposamen eredua: administrazio klausula partikularren pleguko eranskinetan ageri da.

Castejonen, 2006ko urtarrilaren 19an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0601085