14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Administrari-ofizial izateko bi lanpostu betetzeko deialdi murriztua. Behin-behineko zerrenda

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko urtarrilaren 11n:

REP14/PR

"Administrari-ofizial izateko 2 lanpostu betetzeko deialdi murriztuan, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko azaroaren 22ko ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 9an, argitaratutako hartan, hain zuzen ere 4.1. oinarrian ezarritakoari jarraituz, erabaki dut izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

MARTIN MARIN, FELIPE

OIZ GIL, CELIA

Baztertuak: inor ez."

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 12an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzia.

Iragarkiaren kodea: L0600881