14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Akats zuzenketa

Tuterako Udalbatzak, 2005eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze eta Giza Baliabideen Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki bat hartu zuen 2005eko plantilla organikoaren gainean; haren xedapen zatiko hirugarren puntuan behin betikoz onetsi zen Udalarena eta erakunde autonomoena.

Erabaki horren borzgarren atalak honela xedatzen zuen: "Hasiera batez onestea Alorreko zuzendarien eta Industria Sustapeneko zuzendariaren ordainsariak, A mailari dagozkionak izanen baitira, gehi bateraezintasuneko osagarria eta lanpostuko % 20ko osagarria. Izaera juridikoa aldi baterako langileena izanen da"

Erabaki hori 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 9an.

Argitalpen horren barnean eranskin batzuk joan ziren, 3.etik 7.era, plantilla organikoaren gaineko dokumentazioa baitzen.

Alabaina alderdi batzuk ez ziren agertzen eta akats batzuk zituen, hala nola:

_Ez zen inolako errekurtsoren berririk ematen, esku artean erabiltzen zen behin betiko onespenari dagokionez.

_Borzgarren atal horri dagokionez, espedientea jendaurrean jartzen zen 15 egun baliodunerako.

_Argitaraturiko agirian, administrazio unitateko zenbait zuzendari lanpostutan, haien araubide juridiko gisa "bitartekoa" agertzen zen, eta hasierako onespena izanik ez zen plantillarekin batean argitaratu behar, baizik eta aparte aipatu, plantillako aldaketa gisa, jendaurrean edukita.

Kontuan hartzekoa: akats edo errakuntza horiek izanik, egintza honen bidez argitzen eta biribiltzen da onetsitako xedapena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 327. artikuluaren babespean.

Horregatik, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzea eta hartan azalpen edo zuzenketa hauek:

1. Plantilla organikoaren behin betiko onespenari dagokionez (2005eko irailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren xedapen zatia, borzgarren atala kenduta), haren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Bertzenaz, interesatuari bidezko iruditzen zaion bertze edozein.

2. Aipatu erabakiaren xedapen zatiaren borzgarren atala tramite egintza dela uste dugu, eta jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Aitzinekoarekin bat, ondotik ematen diren lanpostuek honela agertu behar zuten onetsi eta argitaratutako agirian:

0504.ª03401 INDUSTRIA SUSTAPENERAKO ZUZENDARIA 1 F A IL 55 - - 20 - - - -

0504.ª03402 OGASUNAREN, KALITATEAREN ETA BALIABIDE ANTOLAKETAREN

ALORREKO ZUZENDARIA 1 F A IL 55 - 20 - - - - -

0504.ª03403 HIRI ANTOLAMENDU ETA EKONOMI ALORREKO ZUZENDARIA 1 EV A IL 55 - 20 - - - - -

0504.ª03404 HERRITARRARENDAKO LAGUNTZA ZERBITZUKO ZUZENDARIA 1 F A edo B IL 55 - 20 - - - - -

0504.ª03405 GIZARTE ONGIZATEAREN ETA EMAKUMEAREN ALORREKO ZUZEND. 1 F A edo B IL 55 - 20 - - - - -

Tuteran, 2005eko abenduaren 28an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0600346