14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

FALTZES

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko urtarrilaren 9an. Hona haren testu osoa:

"Faltzesko Udalaren zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2005-10-21eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, onartu eta baztertuako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen, 2005-12-16ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Orobat, hamar egun balioduneko epea finkatu zen, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik baldin bazen, horiek zuzentzeko.

Epe hori bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztea, baita epaimahaiko 3. mahaikidea nor izanen den adieraztea ere.

Deialdiko 4.3 oinarrian xedatuari jarraikiz, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ROBERTO LUIS MARTINEZ PUEYO

JOSE MIGUEL DEL RIO MAYAYO

CARLOS SOBREVILLA TORRECILLA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._2006ko martxoaren 1ean (asteazkena), goizeko bederatzietan, Faltzesko liburutegi publikoan, oposizio aldiko lehenengo ariketa eginen da.

Hirugarrena._3. mahaikidea, langileen ordezkaria, Tomás Remón Mendívil jauna izanen da.

Laugarrena._Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Faltzesen, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0600692