14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren ebazpena euskara teknikaria izendatzeko

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak euskara teknikari finko bat, lan araubidean, hautatzeko oposizio-lehiaketa egin zuen. Hori bukatuta epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, eta lehendakariaren ebazpenaren bidez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, izangaiak behar zen dokumentazioa ezarritako epean aurkez zezan. Hori horrela egin denez, ebatzi dut:

1. Urko Ikardo Enparan Bortzirietako Euskara Mankomunitateko langile finko izendatzea, lan kontratuarekin eta euskara teknikari gisa aritzeko.

2. Urko Ikardo Enparani jakinaraztea hilabete bateko epea izanen duela lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten zaion unetik kontatzen hasita, deialdiaren 11.2 oinarrian ezarri bezala.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara dezaten, deialdiko11.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko.

Arantzan, 2006ko urtarrilaren 9an._Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria, Vicente Arotzena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0600915