14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OTEITZA

Oteitzako administrari-ofizial izateko lanposturako funtzionarioaren izendapena

Víctor Luis Echeverría Sáenz alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko urtarrilaren 10ean:

"Administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, betetzeko deialdia. Oteitzako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko, hain zuzen ere 2005eko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 5ean argitaratu zen hartako, hautapen prozesua bukatuta, oposizioko epaimahaiak izendapen proposamena egin baitu, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoa beteta, honako hau ebatzi dut:

1. Socorro Sánchez Ros Oteitzako Udaleko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko.

2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Oteitzan, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Víctor Luis Echeverría Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L0601012