14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EZKAROZE

Hautetsien 2006ko ordainsariak

Ezkarozeko Udalak, 2005eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2006an mantendu eginen da Udalbatzako kideen ordainsarien egungo sistema. Hona hemen:

_Osoko bilkuretara joateagatik, 108 euro bilkura bakoitzeko.

_Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro egunean.

_Informazio batzordeetara eta kide anitzeko organoetara joateagatik: 40 euro /batzorde edo kide anitzeko organo bakoitzeko, iraupena ez bada 4 ordutik goitikoa; eta 65 euro, berriz, luzeagoak badira.

_Dietak eta joan-etorriak: dietak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena (0,27 euro kilometroa).

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ezkarozen, 2005eko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0600889