14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERROIBAR

Erroibarko zerbitzu anitzetarako langile izateko lanposturako izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetarako langile izateko lanpostu bat, lanaldi erdikoa (%30) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2005eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 2an argitaratutako hartan, aipatu oposizio-lehiaketako epaimahaiak M.ª Asuncion Saragueta Erro andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia (37,70 puntu).

Deialdiaren 9.2. oinarrian ezarritako epearen barruan izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Erroibarren, 2006ko urtarrilaren 13an._Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0601023