14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa xehekatua, ED-1 unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko irailaren 15ean egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hiri Antolamendurako Plan orokorra ED-1 unitatean aldatzeko espedientea, aldaketa xehekatuarena, hasiera batez onestea.

2. Aipatu aldaketa hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita.

Atarrabian, 2006ko urtarrilaren 20an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0601251