14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Castel-Ruiz kultur etxea erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketak. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantzako 8. artikuluko 1. puntuaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2005eko abenduaren 30ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0601088