14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa

Otsagabiko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Estolderia eta hondakin uren arazketa arautzen duen ordenantza fiskaleko eta Eremu publikoko zoruaren, hegalduraren eta zorupearen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketak, tarifei dagozkienak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek beren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2005eko abenduaren 30ean._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0600541