14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

2006ko lan-egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Castejongo Udalak, 2005eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen Castejongo Udalaren zerbitzuko langileen 2006ko lan- egutegia onestea, oinarritzat hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako 1.592 ordu izatea ezarri zela, jaiegun izendatuz ondotik aipatzen diren egunak, zeinetan udal bulegoak itxirik egonen baitira:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Ekainaren 28, 29 eta 30a eta uztailaren 1a eta 2a: herriko festak.

Uztailaren 24a eta 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 14a eta 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 4a: astelehena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna denaren biharamuna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta lehenago aipatutako egunetan, jaiegun deklaratu eta 2006ko lan egutegian sartu diren horietan.

2006. urtean denbora epeak kontatzeko, baliogabe deklaratzen dira igande guztiak eta honako egun hauek: urtarrilaren 1a eta 6a; apirilaren 13a, 14a eta 17a; maiatzaren 1a; ekainaren 28a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 4a, 6a, 8a eta 25a.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2005eko abenduaren 30ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0600536