14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAKAIKU

Tasa eta zerga-tasen aldaketa 2006. urterako

2005eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados direla, erabaki da:

1._2006ko zerga-tasei eta tasei buruzko 2005eko azaroaren 11ko osoko bilkuraren erabakia aldatzea, lerroalde hau gehituz: Gehitu beharreko testua: "Espedienteak izapidatzeko gastuak, hala nola txosten, argitalpen, iragarki eta bestelakoenak ere, partikularraren kontura izanen dira (jabea, sustatzailea, adjudikazio-hartzailea eta abar)".

2._Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Orobat, erabaki horretan "20 pauso arte" dioen tokian, "30 pauso arte" behar du (uraren gutxieneko tarifari dagokionez).

Bakaikun, 2005eko abenduaren 30ean._Alkatea, Javier Angel Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0600752