14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 513/2005 Foru Aginduaren bidez, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz Nafarroako toki entitateetan hutsik gelditzen diren idazkari lanpostuak gaitu berrien bidez betetzeko deialdia onetsi zen; Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 514/2005 Foru Aginduaren bidez, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz Nafarroako toki entitateetan hutsik gelditzen diren A mailako kontu-hartzaile lanpostuak gaitu berrien bidez betetzeko deialdia eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 515/2005 Foru Aginduaren bidez, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz Nafarroako toki entitateetan hutsik gelditzen diren B mailako kontu-hartzaile lanpostuak gaitu berrien bidez betetzeko deialdia. Horien denak 2006ko urriaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, 7. zk.an. Javier López Monreal jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horien aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Horregatik, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan (Arrieta kalea, 12, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Arrieta kalea, 12, hirugarren oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 24an._Toki Administrazioko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0601239