14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

77/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren gobernu organoak berritzeko hauteskundeetarako deia egiten duena.

Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofizialei buruzko martxoaren 22ko 3/1993 Lege Oinarrizkoaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Ganberen Erregelamendu Orokorraren III. Kapitulua, Korporazio horien hauteskunde sistema arautzen duena, aldatzeari buruzko ekainaren 22ko 816/1990 Errege Dekretuari jarraikiz, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak uztailaren 29ko ITC/2579/2005 Agindua eman du, zeinen bidez irekitzat jotzen baita Espainiako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberen eta euren Kontseilu Nagusien Osoko Bilkurak berritzeko hauteskunde prozesua.

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 35. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak hauteskunde prozesua irekitzat jo ondoren, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialeko hauteskundeetarako deia eginen du, eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren barne-araudiak, maiatzaren 7ko 111/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, bere 57. artikuluan dioenez, Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua izanen da, aurretik Ganberari entzun ondoren, hauteskundeetarako deia eginen duena.

Hortaz, bidezko da hauteskundeetarako deia egitea Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren gobernu organoak berritzeko eta hauteskunde prozesuarekin segitzea gainerako faseetan, harik eta bukatu arte.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1._Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren gobernu organoak berritzeko hauteskundeetarako deia egitea, zehaztapen hauekin:

a) Talde bakoitzak bere botoa emanen du 2006ko martxoaren 22an, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara.

b) Hautesleku bakarra Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren egoitza izanen da, Chinchilla jenerala kalea, 4. zk., non paratuko baita hauteskunde mahaia botoa emateko egunean.

c) Botoa posta bidez emateko Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren barne-araudiari buruzko maiatzaren 7ko 111/2001 Foru Dekretuaren 66. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko zaio. Horrela, botoa Hauteskunde Batzordeko Idazkaritzari igorriko zaio posta ziurtatuaren bidez eta behar den denboraz, 2006ko martxoaren 21eko hamabiak baino lehen iritsi dadin.

d) Hauteskunde Batzordearen egoitza Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren helbide soziala izanen da, b) atalean adierazitakoa, hain zuzen.

e) Botoa emateko boto-paperaren eredua ebazpen honen eranskinean ageri da.

2._Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren barne-araudiari buruzko maiatzaren 7ko 111/2001 Foru Dekretuaren 19. artikuluan adierazitakoaren ondorioetarako, sektore arteko eta lurraldeko enpresa erakunde garrantzitsuena Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa izanen da.

3._Ebazpen honetan espresuki ezarri ez den orotan, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren barne-araudiari buruzko maiatzaren 7ko 111/2001 Foru Dekretua aplikatuko da.

4._Ebazpen hau Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, oroko jakin dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 11n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

ERANSKINA

Boto-paperaren eredua

Papera: zuria, 10,5 x 15 cm

Kolorea: tinta beltza.

NAFARROAKO MERKATARITZA ETA INDUSTRIA GANBERA OFIZIALAREN OSOKO BILKURARAKO HAUTESKUNDEAK

"X" TALDEA

f 1. hautagaia

f 2. hautagaia

f 3. hautagaia

f 4. hautagaia

f X hautagaia

Oharra: "X" taldeak "x" kide d(it)u izendatua(k) Osoko Bilkurarako, jarri X BAT aukeratutako hautagai(ar)en laukian.

Iragarkiaren kodea: F0600597