14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1489/2005 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Lácteos Belate" ENSa, 685 NA kodea duena, eratzeko agiria Eraldaketarako Nekazari Sozietateen Erregistroan inskribatzea xedatzen duena.

Honako legezko xedapenekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat eman eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"Lácteos Belate" Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea (685 NA), erantzukizun mugatukoa, egoitza Lizason duena.

Sozietatearen helburua: Esnea eta esnekiak eta beste janari batzuk merkaturatzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Landa Garapenerako zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0600683