14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1388/2005 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Gorbatón" izeneko ENSa, 4.667 kodea duena (162 NA), erantzukizun mugatukoa eta egoitza Garesen duena, aldatu, desegin eta iraungitzeko erabakia Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzea agintzen duena.

Honako legezko xedapenekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Gorbatón" 4.667 (162 NA) ENSko bazkideek 2005eko irailaren 30ean egindako Batzar Orokorrean hartutako erabakiari adostasun txostena eman eta erabaki hura inskribatzeko agintzea.

_Batzordearen izendapena: Francisco Javier Urdánoz Oyarzun, batzordeburua; Luis Antonio Tarrafeta Rubio, idazkaria, eta José Javier Sarriés Ulzurrun eta Antonio Lavin Alonso, batzordekideak.

_ENSaren desegitea eta likidazioa.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko azaroaren 22an._Landa Garapenerako zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0600682