14. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

502/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Cabanillasko (Nafarroa) Belver edo "De la Marquesa" alderdian dagoen olio-errota zaharra izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena, jardueraren elementu guztiak barne direla, haren historiaren atal baitira.

Arkitektura Ondarearen Atalak txosten bat aurkeztu du Cabanillasko (Nafarroa) Belver edo "De la Marquesa" alderdian dagoen olio-errota zaharra izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin, jardueraren elementu guztiak barne direla, haren historiaren atal baitira.

Ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, aipatu lege hori partez garatzekoak (Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzeko urriaren 3ko 64/1994 Errege Dekretuak aldatuak eta, halaber, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatuak), eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cabanillasko (Nafarroa) Belver edo "De la Marquesa" alderdian dagoen olio-errota zaharra izeneko monumentua interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea, jardueraren elementu guztiak barne direla, haren historiaren atal baitira, ebazpen honi erantsitako agirietako mugaketarekin.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau interesatuei eta Cabanillasko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea eten egin behar direla inguru horretako lurzatiketa, eraikitze eta eraispenerako udal lizentziak, bai eta jada emanik daudenen eraginak, hala ezartzen baitu ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 16. artikuluak. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen honen berri ematea Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Kultura Ministerioko Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta argitaratzen denetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egoteko, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2005eko azaroaren 10ean._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

EREMU MUGAKETAK

Olio-errota babesteko mugaturiko eremua zirkunferentzia batekoa da; haren zentroa higiezina da eta haren erradioa, berriz, 100 metro. Lurzati hauek ukitzen ditu:

_1. poligonoa: 1147, 1148, 1149, 1150, 1151 eta 1152. lurzatiak.

_5. poligonoa: 573 A, 574 A, 575 A eta B, 576 A eta B, 577 A eta B, 578 A eta B, 579, 634 eta 635. lurzatiak.

Iragarkiaren kodea: F0600619