139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

Urbanizazio proiektua, Villafrancako arau subsidiarioetako UO-12 exekuzio unitatekoa, Construcciones Hermanos Soret, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

2006ko ekainaren 29an, bertaratu guztien aldeko bozarekin, Udalbatzako buruarena barne, aho batez onetsi zen honako hau:

1. Hasiera batean onestea urbanizazio proiektua, Vilafrancako arau subsidiarioetako UO-12 exekuzio unitatekoa, Villafrancako (Nafarroa) Construcciones Hermanos Soret, S.L. enpresak sustatua, katastroko 2. poligonoko 1019 eta 1020. lurzati eraikigarrietako finkei dagokiena, hortxe egin gogo baitira famili bakarreko zazpi bizitza atxiki libre eta babes ofizialeko hiru bizitza, horiek ere atxikiak. Proiektua Pilar Garde Lafuente arkitektoak prestatua da eta 2006ko maiatzaren 26an ikus-onetsia; orain aurkeztu da onespena eman dakion, abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 134. artikuluari jarraikiz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan paratuta, nahi duenak aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazio edo oharrak aurkez ditzan, aipatutako epean.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Villafrancan, 2006ko urriaren 23an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0617587