139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TORRES DEL RIO

EDIKTUA

Torres del Ríoko Udalak, 2006ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen, besteak beste:

"Linares Ehiztarien Elkarteak eskabidea aurkeztu du herri lurzati bateko 21 metro karratu okupatu eta bertan urmael bat egiteko, hain zuzen ere ura bildu eta ehizatzeko espezieak bertara bil daitezen, eta horretarako hesitu ere eginen da perimetro osoa. Horrek guztiak herri lurzati honen okupazioa eta erabilera dakar:

_1. pol., 822. lurz. (zati bat).

Bertaratu guztien aldeko bozekin (aho batez), 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea herri lurzati bateko 21 metro karraturen desafektazioa eta okupazioa, haren erabilera lagatzeko, izan ere bertan urmael bat egin nahi da, hain zuzen ere ura bildu eta ehizatzeko espezieak bertara bil daitezen, eta horretarako hesitu ere eginen da perimetro osoa.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintzen orria onestea.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeterako, iragarkia jarri ondotik Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

4. Erreklamazio eta alegazioetarako epea iraganik, batere aurkeztu ez bada, espedientea Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunari igortzea, onets dezan."

Iragarki honen bitartez, erabaki honetako hirugarren puntuan ezarritako jendaurreko epea irekiko da, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torres del Ríon, 2006ko azaroaren 3an._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0617568