139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Finken normalizazioaren hasierako onespena

Puiuko Udaleko alkateak, 2006ko urriaren 27an, 71 zenbakiko ebazpena eman zuen. Haren xedapen zatian honela dio:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Asier Sola Jiménez jaunak eta Sonia Martínez Navarlaz andreak finkak arautzeko sustatu duten proiektua; xedea da Puiuko 1. poligonoko 211. lurzatiko mugak aldatzea, eta antolamenduaren onura eta kargak ez dira berriz banatu behar. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Legearen 154. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean paratzea hamabost eguneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik; halaber, iragarki hori argitara emanen da Udaleko iragarki oholean eta probintziako egunkari batean eta interesatuei banan-banako zitazioa eginen, espedientea aztertu eta, kasua bada, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Ebazpen honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Puiun, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0617623