139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Arau susbsidiarioetako aldaketa 2. poligonoko 137 eta 209. lurzatietan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2006ko azaroaren 3ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa 2. poligonoko 137 eta 209. lurzatietan, Hermanos Ochoa Navascués S.I.k sustatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74,1. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2006ko azaroaren 3an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0617633