139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FALTZES

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Udal honen Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Faltzesko UC-AA-33 jarduketa unitateko (SE-1 eta SE-2 sektoreak) borondatez birzatitzeko proiektua, Arizaun Promociones, S.L.k sustatua; orain jendaurrean egonen da idazkaritzan, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Faltzesen, 2006ko azaroaren 3an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0617571