139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ARANGUREN

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Yesproyec, S.L. Jarduera: biltegia eta bulegoak. Tokia: V karrika, 22, Mutiloabeitiko industrialdea.

Mutiloabeitin, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0617564