139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Ordenantzako aldaketa hasiera batez onetsita

Leitzako Udalak, 2006ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:

_Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

_Zaborren biltze eta tratamendu zerbitzuen tasaren gaineko ordenantza.

_Ur-horniduraren tasaren gaineko ordenantza.

_Bide publiko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien tasen gaineko ordenantza.

_Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

_Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko, prezio publikoen gaineko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Leitzan, 2006ko azaroaren 3an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0617572