139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARROITZ

2007ko karga-tasak

Udalak, 2006ko urriaren 26an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, udal zergetako karga-tasak finkatzea erabaki zuen, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute. Hona hemen:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2357.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,8000.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, J.E.Z.: gutxieneko tarifak.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

_Lurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga tasak.

_Prezio publikoak eta tasak: espedientean agertzen direnak.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Arroitzen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: L0617603