139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

774/2006 EBAZPENA, urriaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 90/2006).

Ikusirik Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua (espediente zenbakia: 90/2006), negoziazio batzordeko kide batzuek sinatua.

Gertakariak.

1. Departamentu honetan 2006ko urriaren 2an sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 169 artikuluz, 16 xedapen gehigarriz, azken xedapen batez eta 18 eranskinez osatua, enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeko kide batzuek (UGT, CCOO eta CC) 2006ko urriaren 2an sinatu eta onetsia.

2. Espediente hau bideratzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, baita irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuko bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuko III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, Zuzenbideko lehenengo oinarrian aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3103352) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal dela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006o urriaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

IRUÑEKO "VOLKSWAGEN NAVARRA, S.A." ENPRESAREN V. LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

A K T A

_Enpresaren ordezkariak: Ignacio Arenas Martínez jauna, Patrik Mayer jauna, Mikel Herrera Isasi jauna, Antonio Reinares Pascual jauna, Pablo Mendívil jauna, Luis Musso Tico jauna, José Luis López Leceaga jauna eta Carlos Sucunza Castells jauna.

_Langileen ordezkariak: Jesús Sánchez Bruna jauna (UGT), Jesús Ruiz Palacios jauna (UGT), Fco. Javier Solano Sevilla jauna (UGT), Raúl Villar Pérez jauna (CCOO), José J. Rodríguez Gil jauna (CCOO), Benito Uterga Mendinueta jauna (LAB), Juan Esteban Merino Iriarte jauna (LAB), Carlos Couso Chamarro jauna (CGT), Fco. Javier Sanz Pérez jauna (CGT) eta J. Carlos Sanz de Acedo Ruiz jauna (CC).

Iruñean, 2006ko urriaren 2an, alde batetik Enpresako Zuzendaritza eta beste aldetik VW Navarra, S.A., Langileen Batasun Orokorra (UGT), Langile Komisioak (CCOO), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Lanaren Konfederazio Orokorra (CGT) eta Koadroen Konfederazioa (CC) sindikatu-atalak bildu dira, goian aipatu diren pertsonek ordezkatzen dituztenak. LAB eta CGT sindikatu-atalek adierazi dute ez daudela ados proposatu den hitzarmen kolektiboarekin, eta hori dela eta, ez diote beren onespenik eman eta ez dute sinatu.

UGT, CCOO eta CC sindikatu-atalek, guztira langileen ordezkarien %62 batzen dutenek, eta Enpresako Zuzendaritzak, daukaten ordezkaritza erabiliz, hitzarmen kolektibo hau izenpetu eta hori betetzeko konpromisoa hartu dute, lan arloan indarrean dagoen legeriaren arabera eraginkortasun orokorrekoa baita. Hitzarmenaren testua 169 artikuluz, 16 xedapen gehigarriz, azken xedapen batez eta 18 eranskinez osatuta dago.

IRUÑEKO "VOLKSWAGEN NAVARRA, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langileria._Hitzarmena enpresan lan egiten duten langile guztiei aplikatuko zaie, zuzendaritzako eta goi-mailako langileei izan ezik.

2. artikulua. Indarraldia._Hitzarmen kolektibo hau indarrean egonen da 2005eko urtarrilaren 1etik 2007ko martxoaren 31ra bitartean. Hala ere, ondorio ekonomikoak 2006ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu, eta lanaldiari dagozkion ondorioak 2006ko uztailaren 28tik aurrera izanen ditu, egun horretan amaituko baita 2002ko abenduaren 19ko akordioen indarraldia.

Hamaikagarren eta hamabigarren xedapen gehigarriak xedapen horietan ezarri bezala aplikatuko dira.

Hitzarmenaren indarraldia urtez urte luzatuko da, alderen batek haren amaiera hitzarmenaren mugaeguna edo luzapenen bateko mugaeguna baino hiru hilabete lehenago iragarri ezean.

3. artikulua Konpentsazioa._Hitzarmen honetan ezarritako akordioek nahitaez bete beharreko edozein xedapenen ondorioz ezar litezkeen hobekuntzak irentsi eta konpentsatuko dituzte.

II. KAPITULUA

Lanaldia

4. artikulua. Lanaldia._Langileen benetako lanaldia urtean 1.704 ordukoa izanen da. Langile bakoitzaren lanaldiak 213 lanegunetan banatuko da; egun bakoitzean benetako 8 lanordu egin beharko dira.

5. artikulua. Lanaldi industriala.

1) Enpresaren jarduera industrialaren denbora urteko berrehun eta hogeita lau lanegunekoa izanen da. Egun horietan enpresak bere instalazio guztiak zabalik eta funtzionamenduan eduki ahal izanen ditu.

2) Langileen urteko lanaldia enpresaren jarduera industrialaren urteko egun hitzartuak estaltzeko moduan banatuko da.

Lanaldi industriala jaiegun ofizialak, larunbatak eta opor-egunak kendu ondoren geratzen diren urteko lanegunetan eginen da. Adierazitako lanegunak 224 baino gutxiago badira, lanaldi industriala neurri berean murriztuko da.

Enpresako zuzendaritzaren eta langileen legezko ordezkarien arteko akordioaren bidez, urte bakoitzean enpresaren lanaldi industrialaren eta langileen lanaldiaren artean dauden egunen aldea noiz hartu ezarriko da; edonola ere 9. b.) artikuluan adierazten den alditik kanpo hartuko dira egun horiek. Langilearen eta bere burutzaren arteko akordioaren bidez, aurretik aipatu den egunen alde hori hartzeko egunak aldatu ahal izanen dira, zerbitzuaren eraginkortasunari kalte egin gabe. Jaiegunetan ekoizpen osagarririk egiten ez den urteetan, lanaldi industriala aplikatzetik sortzen diren egunetako bat langileak berak aukeratu ahal izanen du, langilearen eta bere burutzaren arteko akordioaren bidez.

Aldi baterako ezintasunak ez du etengo lanaldi industrialarengatiko atsedenaldia. Baina ezintasuna atsedenaldia hasi aurreko 7 eguneko epearen aurretik hasten bada eta atsedenaldia hartzeko egunean egoera horrek oraindik irauten badu, langileak atseden hartzeko egun horiei dagozkien ordainsariak gehi Gizarte Segurantzari dagozkionak jasotzeko eskubidea izanen du.

3) Lanaldi industrialeko egunak lanaldikoak baino gehiago badira, lanaldi industrialeko egun horiek ezin izanen dira estali aparteko orduak eginez. Lan egutegiak egiterakoan, larunbatak lanaldi industrialetik kanpo egonen dira, betiere langileen ordezkariek eta zuzendaritzak erabakitzen badute, beharrezkoa izanez gero, aste barruko beharrezko jaiegunak larunbatetara igaroko direla. Horrela, urteko benetako lan egunak 4. eta 5. artikuluetan ezartzen direnak izanen dira. Atal honetan ezartzen dena ekoizpen osagarriari buruzko 11. eranskinean ezarritakoaren kalterik gabe ulertuko da.

6. artikulua. Beharrizan bereziak eta inbentarioa.

1) Enpresako zuzendaritzaren eta langileen legezko ordezkarien arteko akordioaren bidez, ekoizpen edo merkatuko ohiz kanpoko eta ustekabeko beharrizanei erantzun ahal izanen zaie, kasu bakoitzean hitzartzen diren baldintzei jarraiki eta indarrean dagoen legeriaren arabera. Klausula hori aplikatu eta garatzeko, 8. eranskina (akordioa) itundu da, hitzarmen honi zati osagarri gisa erantsi zaiona, eta horren ondorioz, hitzarmenaren eraginkortasun bera daukana.

2) Urteko inbentarioa lantoki guztietan eginen da, ostiral bateko gaueko txanda hasten denetik hurrengo egunera arte, guztiz amaitu arte, hain zuzen ere. Enpresak eguna eta zerbitzu hori egin beharko duten langileak zehaztuko ditu, eta langileen ordezkariei zein zerbitzu horrek eragiten dien langileei jakinaraziko die hilabete lehenago. Inbentarioa egiteko lanaldi arruntari dagozkion orduetatik kanpo sartzen direnak egiturazko aparteko ordutzat jotzen dira ondore guztietarako, eta horiek egin behar dituzten langileek aparteko orduen ordainsaria jasoko dute ordu horien truke. Burutzak uste duenean atal bateko inbentarioa egiteko langile guztiak egon beharrik ez dagoela, burutzak gaitutzat jotzen dituen ataleko boluntarioak hautatuko ditu lana egiteko.

7. artikulua. Egutegiak eta ordutegiak._Urteko lanegunen egutegia eta lan ordutegiak langileen ordezkariekin batera hartutako akordioaren bidez eta hurrengo arauei jarraiki ezarriko dira, 4. eta 5. artikuluetan adierazitakoaren arabera urte osorako ezarri diren benetako lanorduak oinarri harturik.

a) Etengabeko lanetako langileentzat lantokiko lanaldia benetako zortzi lanordukoa da eguneko. Etengabeko lantzat jotzen dira beren izaera dela eta urteko egun guztietan egiten direnak.

Hala eta guztiz ere, langile horiek ogitartekoa jan ahal izanen dute beren lanaldiaren barnean, baina lana utzi gabe.

b) Txandaka lan egiten duten langileentzat benetako lanaldia ez da inoiz izanen zortzi ordutik beherakoa egunean. Erregimen horrek eragiten ez dien langileek ordaindu gabeko hamabost edo hogei minutuko atsedenaldia izanen dute ogitartekoa jateko, kasuen arabera. Beraz, beren lantokiko lanaldia zortzi ordu eta hamabost minutukoa edo zortzi ordu eta hogei minutukoa izanen da.

c) Gainerako langileentzat ordutegiak enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioaren bidez ezarriko dira, enpresaren lan egutegiak zehazten dituen laneko ordu eta egunen arabera.

d) Zerbitzu bereziei arreta emateko, komenigarriak diren ordutegi bereziei eutsi edo horiek ezarriko dira, aplika daitekeen legezko araudiaren arabera.

e) Urteko lan egutegia egiterakoan, bi aldeek ager daitezkeen ohiz kanpoko egoerak (produktuen irteerak eta abar) aintzat hartzea hitzartu dute.

8. artikulua. Txandak.

1) Zuzendaritzak eguneko hiru txanda berdin ezar ditzake astelehenetik ostiralera: goizez, arratsaldez eta gauez, 11. eranskinean xedatutakoaren kalterik gabe. Txanda bakoitzak zortzi ordu iraunen du.

2) Txandakako langileen urteko lanaldia benetako zortzi lanordukoa izanen da eguneko. 110. artikuluan ezarritako atsedenaldi ordainduak eguneko lanaldiaren barnean daude, horren zati baitira. Ogitartekoa aipatutako edozein atsedenalditan hartuko da.

3) Aurreko zenbakietan ezartzen diren eguneko hiru txanda berdinak zuzendaritzak aukeratzen dituen bulegoetan edo lanpostuetan eginen dira, aurretik langileen ordezkariei jakinarazita.

9. artikulua. Oporrak._Udan lau asteko oporrak hartuko dira, horien barnean San Fermin jaietako egunak sartuta, egutegi bereziak dituzten sailetarako izan ezik. Horrez gain, Gabonetan langile guztiek bost laneguneko oporraldia izanen dute, urteko benetako lan egunak 4. eta 5. artikuluetan ezartzen direnak izatearen kalterik gabe.

Udako oporraldia honela banatuko da:

a) Opor kolektiboak, uztailaren 6tik 14ra bitartean (biak barne), lantegia itxita.

b) Zuzendaritzak etengabeko gainerako opor-egunak banan-banan edo txandakako lau taldetan, gehienez, banatuko ditu. Oporraldi horren iraupen zehatza urtarrilaren 31 baino lehen zehaztuko da; astebeteka banatuko da, ahal dela. Oporrak hasteko eguna ezin izanen da ekainaren 21eko astearen lehenengo egunaren aurrekoa izan, eta paragrafo honetan ezarritako oporraldia amaitu arte luzatuko da.

Oporren tartearen ondoren, talde horiek larunbaten tartea hartuko dute, 11. eranskinean agertzen den erregulazioaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, zerbitzuaren beharrizanak direla-eta oporraldietan lan egin behar duten langileek beren urteko oporraldia hartuko dute txandari jarraiki eta urte osoan; oporraldia ekainetik irailera bitartean eta urteko txandari jarraiki hartuko da, ahal dela.

Udako oporraldia hasi aurreko hamabost eguneko epearen aurretik hasten aldi baterako ezintasunak oporraldien hasiera etengo du, betiere oporraldia hasten denean langilea oraindik egoera horretan badago. Kasu horretan, oporraldia beranduago hartuko da, interesdunak eta zuzendaritzak hitzartzen dituzten egunetan, betiere oporraldiari dagokion urte naturalaren barnean. Amatasunagatiko atsedenaldiari ere erregimen hori aplikatuko zaio, hasiera eguna edozein dela ere.

Opor kolektiboak hartzeko zehazten den egunean enpresan lanean urtebete eman ez duten langileek lanean daramaten denboraren araberako oporraldia izanen dute.

10. artikulua. Eszedentziak.

Eszedentziak lan arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera emanen dira.

Eszendentzia hartzen duen langileari ez zaio lanpostua gordeko, eta bidezko moduan beteko da. Eszedentzia amaitutakoan, bere kategoriako lanpostua esleituko zaio, lanpostu hutsik badago; bestela, beheragoko kategoria bateko zeregina esleitu ahal izanen zaio bere kategorian lanpostua sortu arte, bere kategoriaren ardurei eta soldatari bakarrik eutsita.

11. artikulua. Baimenak.

Langileek baimen ordainduak izateko aukera izanen dute, 15. eranskinean arautzen diren kasuetan eta baldintzetan.

III. KAPITULUA

Antolaketa

12. artikulua. Lanaren antolaketa enpresako zuzendaritzaren berariazko eskumena da, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.

13. artikulua. Oro har, hitzarmen honek eragiten dien enpresako langile guztiek hurrengoa egin behar dute:

1) Langileria Zerbitzuei etxebizitza aldaketak jakinarazi, gertatu eta hurrengo bost eguneko epearen barnean.

2) Lanean bereizgarri pertsonala eta laneko arropak erabili.

3) Lan orduetan edo jateko erabiltzen diren lekuetatik kanpo ez jan.

4) Zaindu eta garbi mantendu materialak, laneko baliabideak eta lokalak, bestela neurri txikian galdu eta honda daitezkeenak.

5) Beren nagusiei material, produktu edo laneko baliabideen beharrizanen edo akatsen berri eman.

6) Arropazaindegiko armairuko giltzak edo biltegietatik tresnak eta erremintak ateratzeko langileek beren ardurapean dauzkaten txapak galdu izanaren berri eman.

7) Agintzen den egunean txaparen bidez atera diren tresnak eta erremintak biltegietan eman.

8) Langileria Zerbitzuei enpresarekiko lan-harremanei eragin diezaieketen familiako aldaketen berri eman, bost eguneko epean.

9) Lanean babes arropak eta baliabideak erabili.

10) Nortasun txartela, bereizgarri pertsonala edo garraio baimena galdu izana jakinarazi, gertatu eta hurrengo hiru eguneko epearen barnean.

14. artikulua. Langile guztiek lantokiko zuzendaritzak ezartzen duen irteerako kontrol sistema onartu behar dute, erregistro pertsonala barne. Horretarako, lokal bereziak prestatuko dira gizon eta emakumeentzat.

Nolanahi ere, lantokitik atera nahi diren mota guztietako pakete, poltsa edo zorroen edukia zaintzaileei erakutsi beharko zaie.

IV. KAPITULUA

Lanbide-sailkapena

15. artikulua. Enpresako langileen lanbide-sailkapena errazteko asmoz eta Industria Siderometalurgikoko Ordenantza indargabetuaren arabera lanbide-kategoria bakoitzerako langile bakoitzari dagokion esleipenaren kalterik gabe, taldekako sailkapena ezarri da, lanbide izendapen ezberdin guztiak biltzen dituena.

Zerrendatutako kategoriak eta izendapenak aldatu ahal izanen dira, Lanpostuen Kalifikazio Batzordearen erabakiaren bidez horien edukia funtsean aldatzen bada.

16. artikulua. Ondoko kategoriak ezarri dira:

A) Erdi mailako kargudunak:

a) Lehen mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak

b) Bigarren mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak

c) Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak

B) Lehenengo kategoria

C) Bigarren kategoria

D) Hirugarren kategoria

17. artikulua. Lehen mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak. Honako hauek dira:

Industri perituak eta ingeniari teknikoak

Tailerreko nagusiak

Tailerreko lehen mailako nagusiak

Espezialitate guztietako lehen mailako nagusiak

Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoak

18. artikulua. Bigarren mailako nagusiak eta horiekin parekatutakoak. Honako hauek dira:

Tailerreko bigarren mailako nagusiak

Espezialitate guztietako bigarren mailako nagusiak

Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoak

19. artikulua. Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak. Honako hauek dira:

Tailerreko arduradunak

Espezialitate guztietako arduradunekin parekatutakoak

Laguntzaile klinikoak

Kualifikaziorik gabeko langileen arduradunak

20. artikulua. Lehenengo kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

_Langileak:

Espezialitate guztietako lehen mailako ofizialak

Lehen mailako langileburuak

Probatzaileak

_Menpekoak:

Lehen mailako gidariak

Zaintzaileen kaboak

Zinpeko zaintzaileak

Hizkuntzak dakizkiten telefonistak

_Beharginak:

Lehen mailako ofizial bereziak

Lehen mailako ofizialak

Materialen hornikuntzako agenteak

Industri ezbeharretako agenteak

21. artikulua. Bigarren kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

_Langileak:

Espezialitate guztietako bigarren mailako ofizialak

Bigarren mailako langileburuak

_Menpekoak:

Bigarren mailako gidariak

Zaintzaileak

Atezainak

Biltegizainak

Sukalde eta jantokiko laguntzaileak

Telefonista

_Beharginak:

Bigarren mailako ofizialak

Bost tonako eta hortik gorako autogarabi eta eskorgetako operadoreak

Hornitzaileak-eskorgetako gidariak

Garabi eta eskorgetako gidariak

Ekoizpen monitoreak

Autoen muntaketako ikuskatzaileak

Suhiltzaileak

Soldatzeko makinen prestatzaileak

22. artikulua. Hirugarren kategoria. Hurrengo taldeek osatzen dute:

_Langileak:

Administrari laguntzaileak

Laborategiko laguntzaileak

Datu-prozesaketako laguntzaileak (zulaketa, kontrola)

Kalkatzaileak

Planoen kopiatzaileak

Erreprografiako laguntzaileak

_Menpekoak:

Ordenantzak

Atezainak eta horiekin parekatutakoak

Aparkaleku eta aldageletako zaintzaileak

_Beharginak:

Hirugarren mailako ofizialak

Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak

Tailerreko laguntzaileak

Bost tonatik beherako eskorgetako operadoreak

Autoetako gidariak (materialen barne garraioa)

Espezialista berriak

Espezialistak

Garabietako gidariak

Terminaleko operadoreak

23. artikulua. Espezialitateak._Lanbide-talde bakoitzaren barnean espezialitateak ezarri dira, langileak beren zereginerako ahalik eta gaituen egon daitezen _beren onurarako zein ekoizpenaren onurarako_, baina horrek ez dakar maila ezberdinak egotea. Lehiaketetako kalifikazio batzordeek arrazoiak emanda proposatzen badute, espezialitate horiek aldatu edo handitu ahal izanen dira, beharrizan praktikoak oinarri hartuta.

24. artikulua. Administrazioko teknikarien taldeko espezialitateak honako hauek dira:

Administrazioa

Aduanak

Makina eta erremintetako analista

Materialetako analista

Kalitatea

Erosketak

Lanbide-prestakuntza

Informatika:

_Analista

_Programatzailea

_Prestatzailea

_Operadorea

Instalazioak

Fisikako laborategia

Kimikako laborategia

Materialak

Obrak

Zainketa

Langileak

Antolaketa

Proiektua eta delineazioa:

_Automobilak

_Marrazkilariak

_Erremintak

_Makinak

_Trokelak eta tresnak

_Obrak eta instalazioak

Idazkariak

Itzultzaile teknikoak

Tresnak

Egiaztapena; bigarren kategoria eta hortik goragokoetarako hurrengo azpibanaketa dago:

_Auditoretzak

_Karrozeriak

_Mekanika

_Funtzionamendua

_Marraketa

Era berean, tailerreko lehenengo eta bigarren mailetako nagusien eta tailerreko arduradunen kategorietarako, hurrengo espezialitateak ezarri dira:

Prentsak eta txapa-lanak

Pintura

Ibilgailu eta motorren muntaketa

Mantentze-lanak

Materialen kudeaketa

Dena den, beste espezialitate batzuk egon daitezke, zehaztu direnekin bat datozenak eta lehiaketetako kalifikazio batzordeek 23. artikuluan ezarritakoaren arabera erabakitzen dituztenak.

25. artikulua. Beharginen taldeko espezialitateak honako hauek dira:

Espezialistak

Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak, hurrengo espezialitateak dituztenak:

Txapa-lanak

CKD

Galdaketa

Mekanika

Muntaketa

Pintura

Prentsak

Profesional lanbidedunak, lehenengo, bigarren eta hirugarren kategorietakoak.

Profesional lanbidedunen artean, honako hauek dira espezialitateak:

Makina-erreminten doitzaileak

Zentral elektriko eta sareetako argiketaria

Elektronikaria

Matrizegilea

Instalazio eta fluidoetako mekanikaria

Halaber, profesional lanbidedunak izanen dira jarraian zehazten diren espezialitateak, automobilgintzaren barnean esanahi profesional berezia daukaten ofizioei eta lanbideei dagozkienak, baita lanpostuen kalifikazio batzordeetan erabakitzen direnak ere.

Makina eta instalazioetako gidaria

Kontrolatzailea

Funtzionamendu kontrolatzailea

Txapista

Automobiletako argiketaria

Apaintzailea

Automobiletako mekanikaria

Mekanikari muntatzailea

Makina-erreminten operadorea

Prentsen operadore muntatzailea

Pintorea

Makinen prestatzailea

Prentsen prestatzailea

Autoen leuntzailea

Soldatzailea

Tapizatzailea

Egiaztatzailea (hirugarren mailako ofiziala bakarrik)

26. artikulua. Kapitulu honetan aipatu diren lanbide-kategoriak 44. artikulutik 47. artikulura bitartean zehazten diren balorazio-prozedurak aplikatzearen ondorioz sortu dira.

V. KAPITULUA

Plantillak, mugikortasuna eta langileen igoera

27. artikulua. Plantillak._Urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo urterako ekoizpen eta jarduera-bolumeneko programetarako zehazten den plantillaren berri emanen zaie langileen ordezkariei.

Plantilla horietan tailer edo zerbitzu bakoitzeko langile kopurua zehaztuko da, lanbide-taldea, kategoria, eta, beharginen taldearen barnean, langile gaituen espezialitateak adierazita.

Era berean, legez ezarritakoarekin bat etorriz, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Langileen Erregistro Orokorraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, langileen lanbide-taldea, kategoria eta espezialitatea adierazita.

28. artikulua. Langile berriak._Enpresako zuzendaritzak lanpostu hutsak betetzeko langile-beharrizan berriak jakinaraziko dizkio kalifikazio batzordeari aurretiaz. Hurrengoak adierazi beharko dira:

_Bete beharreko lanpostuaren profila

_Bete beharreko lanpostuen kopurua

_Hautaketa-irizpideak

_Ordainsari-maila

Hautaketa honela ezarriko da:

1) Barne-igoera, plantillako langileei lanpostuaren ezaugarriak jakinarazita. Barne-igoera indarrean dagoen hitzarmen kolektiboak zehazten duenaren araberakoa izanen da.

2) Barne-igoeraren baliabidea amaitu ondoren, kanpoko kontratazioa egin ahal izanen da, plantillako langileei aurretik jakinarazita.

3) Kanpoko kontratazioak hurrengo irizpideei lotuko zaie:

a) Eskabideak aurkezteko epeak finkatuko dira.

b) Batzordeari aurretiazko hautaketaren emaitzaren berri emanen zaio.

c) Batzordeak artikulu honetan arautzen den hautaketa-prozesuaren fase guztietan esku hartu ahal izanen du.

d) Aurretiazko hautaketa amaitu ondoren, azken probarako b) puntuko prozedurari jarraituko zaio.

4) Prozedura horiek amaitu ondoren, batzordeari hauxe jakinaraziko zaio:

_Kontratatuko diren langileen kopurua

_Kontratu mota

_Ordainsari-maila

29. artikulua. Zuzendaritzaren ustez, langile gaituen edo espezializatuen beharrizana dagoen ohiz kanpoko kasuetan, kanpotik etorri arren, langileak edozein kategoriatan hasi ahal izanen dira lanean. Kasu guztietan aurretik langileen ordezkariei jakinarazi beharko zaie.

30. artikulua. Goi-mailako langileen kategoriarako (ingeniariak, lizentziatuak eta goi-mailako nagusiak) igoera, destinoko lanpostua edo kanpotik sartzea izendapen askekoak dira enpresan. Kanpoko langileak hartu aurretik, enpresak, kasu bakoitzean lanpostu hutserako eskatzen den titulua izanda, jada enpresan aipatutako titulurik behar ez duten lanpostuetan lan egiten duten langileak hartuko ditu kontuan.

Horretarako, egoera horretan dauden eta beren tituluak behar dituzten lanpostuak eskuratu nahi dituzten langileek zuzendaritzara jo beharko dute, titulu hori behar duen lanposturen bat bete behar denean bera kontuan hartzeko eskatzeko.

31. artikulua. Langile berrientzako probaldiak jarraian lanbide-kategoria eta talde ezberdinetarako ezartzen den iraupena izanen du:

Espezialistak: bi hilabete.

Administrariak, menpekoak eta profesional lanbidedunak: bi hilabete.

Teknikari titulugabeak: bi hilabete.

Teknikari tituludunak: sei hilabete.

32. artikulua. Lanpostu hutsak eta bitartekotasuna._Lanpostu hutsak daudenean, lanbide-kategoria eta gaikuntza izan eta bete beharreko lanposturako eskatzen diren baldintzak biltzen dituzten pertsonak hautatuko ditu enpresako zuzendaritzak.

Hautaketa horrek etxebizitzaz aldatzea badakar, une bakoitzean indarrean dagoen araudi orokorrean xedatutakoari helduko zaio.

Lanpostu huts horiek prozedura horren bidez bete ezin badira, lehiaketarako deialdia eginen da.

33. artikulua. Lanposturen bat hutsik geratzen denean eta hori betetzeko kualifikazioa duen langilerik ez dagoenean, hautatzen den langileak bitarteko gisa bete ahal izanen du lanpostua; ahal dela, lanpostu horri dagokion kategoriaren hurrengoa izanen du.

Egoera hori berehala eta idatziz jakinaraziko zaie ukitutako langileari, enpresako Zerbitzu Teknikoei eta enpresa batzordeari.

Lanpostua bitarteko gisa hartzen duenetik bi hilabete igaro ondoren, ukitutako langileak a) letrako mailako soldata eta lanpostuaren kategoriari dagokion prima jasoko ditu, lanpostua betetzen hasi zenetik eta kategoria aldatu gabe.

34. artikulua. Lanpostu bat betetzeko bitartekotasuna ezin izanen da lau hilabetekoa baino luzeagoa izan.

Bitartekotasun aldian behar diren igoera-probak deitu eta eginen dira.

Egoera konpondu ezean, horrela eskatzen duten langileak ahalik eta ondoen prestatzeko ahaleginak eginen dira.

Ukitutako langilea mailaz igotzen bada, lanpostu berean geratzeko, bitartekotasun aldia zenbatuko zaio, igoera berresteko eta b), c) edo d) letrara igarotzeko probaren ondorioetarako, 68. artikuluaren arabera.

35. artikulua. Enpresak lanpostua behin-behinean betetzeko hautatzeak ez dio eskubiderik sortuko hori betetzen duen langileari goragoko kategoriara berez igotzeko, hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera, lanpostua sustapen-prozedura egokiaren bidez beteko baita.

36. artikulua. Ohiz kanpoko arrazoiak direla eta, goragoko kategoriako lanpostuko bitartekotasuna lau hilabetekoa baino luzeagoa bada, lanpostu hori betetzeari utzitakoan, langileak bitartekotasun aldian jasotzen zuen soldata-mailari eutsiko dio, bere destinoko lanpostu berriari dagokion prima esleituta. Igoerak edo banakako/taldeko soldata-hobekuntzak kontzeptu horrengatik jasotzen den ordainsari handiagoa irentsiko du. Goragoko kategoriako lanpostuko bitartekotasunak ez du baztertuko igoerarako ezartzen diren baldintzak bete beharra.

37. artikulua. Hiru hilez behin, bitarteko langileen bidez bete diren lanpostu hutsen eta enpresak berehala beteko dituen lanpostu hutsen egoeraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, agiriekin batera.

38. artikulua. Etorkizunean egitura berriak sortzerakoan, enpresak arreta berezia eskainiko die bere plantilletako langile guztien gaitasunei, ahalik eta neurri handienean aprobetxatu eta langileei horiek garatzeko aukera emateko.

39. artikulua. Mugikortasuna._Zuzeneko langileak, Kalitatearen Oinarrizko Arlokoak eta Logistikakoak izan ezik.

1) Lantegia hurrengo instalazio teknologikoetan banatzen da: Prentsa eta Txapa-lanetako instalazioa, Pintura instalazioa eta Muntaketa instalazioa (Motorren muntaketa barne hartzen du).

2) Lanpostuak zuzendaritzak zehazten duen instalazio teknologikokoak izanen dira, enpresaren antolaketa-egituraren arabera. Instalazio teknologiko bakoitzaren barnean, langileak zuzendaritzak esleitzen dion lanpostua beteko du.

3) Zuzendaritzak instalazio teknologiko batean soberan dauden langileak beste batera bidali ahal izanen ditu, hurrengo arauei helduta:

a) Enpresako Zerbitzu Teknikoek taldeetako beharrezko eta soberako langileen plantilla finkatuko dute uneoro.

b) Talde batean langile gehiegi daudela adierazten bada, talde horretan lehenik eta behin lana utziko dute beheragoko kategoriako langileek; kategoria berekoen artean, berriz, kategorian antzinatasun txikiena daukatenek; eta espezialisten artean, ostera, enpresan denbora laburrena eman dutenek.

c) Instalazio batean soberan dauden langileak beste instalazio teknologiko batera bidaliko dira, hurrengo arauen arabera:

Lehenengoa._Soberako langileak puntu honetako b) atalean zehazten diren arauen arabera aukeratuko dira: ezin izanen da bidali langile bat beste instalazio batera, bere jatorriko instalazioan beheragoko kategoriako beste langile bat geratzen bada.

Bigarrena._Beste instalazio batera bidali beharreko langileek hitzarmen honi 7. eranskin gisa gehitu zaion katalogoan zerrendatutako lanpostuetako bat betetzen badute, instalazio teknologiko berrian egonen dira maileguan utzitako langile gisa (bereizgarria aldatu gabe). Langileak hirugarren aldiz maileguan uzten badira, katalogoko lanpostuaren edukia aztertuko da, zereginak gehituz goragoko kategoria bat aintzatesteko aukera emateko.

Hirugarrena._Langile bat ez da beste instalazio batera bidaliko bigarren aldiz, instalazio horretan kategoria bera izanda, beste instalazio batera inoiz bidali ez diren beste langile batzuk badaude. Hori gertatzen denean, ordenari jarraiki hurrengoa den langilea bidaliko da beste instalaziora.

Laugarrena._Aurrekoa gorabehera, ekoizpen programa aldatzearen ondorioz bi txandatan lan egiten duen talde batek txanda bakarra egin behar duenean, soberako langileak txanda bati dagozkionak izanen dira, langileen beharrizanak programa berrira egokitzearen kalterik gabe.

40. artikulua. Zeharkako langileak._Oinarrizko arlo bakoitzaren barnean, zuzendaritzak lantokian dagoen edozein lanpostu betetzera bidali ahal izanen ditu zeharkako langileak, beharrezkoa bada. Hala ere, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

_Kategoria errespetatuko da.

_Kontzeptu horrengatik mugitzen den langileak bere aurreko lanpostuari buruzko edozein lehiaketa mugatutan parte hartu ahal izanen du sei hilabeteko epean.

_Bete beharreko lanpostuaren kategoria langileak orain daukana baino beheragokoa bada, jatorriko kategoriako langile berriena bidaliko da beste instalaziora.

Mota horretako mugikortasunak bakarrik izanen ditu ondorioak, bete beharreko lanpostua espezialitate berekoa denean, baita lanpostua beste lanbide-espezialitate batekoa izan arren, operadoreari beharrezko birziklapena egiten zaionean ere.

41. artikulua. Kalitate eta Logistikako zuzeneko langileak._Logistika eta Kalitatearen Oinarrizko Arloaren barnean, zuzeneko langileak aurreko 40. artikuluan zeharkako langileentzat ezartzen den mugikortasun erregimenari lotuta egonen dira.

42. artikulua. Etorkizuneko mugikortasuna eta malgutasuna._Enpresan 1990-12-31tik aurrera sartu diren MODeko behargin guztiek une bakoitzean edozein espezialitatetan esleitzen zaizkien lanpostuak bete eta eginkizunak izanen dituzte, bai MODeko zereginak, bai MOIkoak; nolanahi ere operadorearen lanbide-kategoriari eutsiko zaio.

43. artikulua. Borondatezko mugikortasuna._Kasu guztietan taldetik edo instalaziotik bidaliak izateko lehentasuna izanen dute beren borondatez hori eskatzen duten langileek, betiere beharrezko espezializazioa badaukate.

44. artikulua. Lanpostuen balorazioa._Lanpostuen kalifikazio batzordeak egonen dira, enpresako Zerbitzu Teknikoen ordezkariek eta langileen ordezkariek osatutakoak.

Kalifikazio batzorde horietako buruak zuzendaritzak hautatuko ditu.

Batzordeen eginkizun nagusiak honako hauek izanen dira:

1) Zuzendaritzari lanpostu eta lanbide-sailkapenaren garapen edo kalifikazioaren inguruan sortzen diren banakako zein taldeko berrikuspen, oztopo, zalantza edo erreklamazioen berri ematea, eta horiei buruzko aholkua ematea, gaur egungo kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarri hartuta.

2) Eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren moldaketak edo aldaketak, horiek aplikatzean komenigarritzat jo direnak, proposatzea.

45. artikulua. Kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarri hartuko dira, ezarritako kategoriak berrikustea egokia den guztietan.

Lanposturako gaitasunari eta erantzukizunari buruzko eskakizunak lanpostuari dagokion lanbide-kategoriaren berariazko erabakitzaileak dira, kalifikazioaren emaitzako puntuazioa eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala erkatzeko.

"K" balioa lanpostuaren ahalegin eta erantzukizunari buruzko eskakizunen araberakoa izanen da.

Langileen ordezkariek kalifikazio eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren aleak izanen dituzte.

46. artikulua. Espezialitate jakin batean lanpostu baten kalifikazioak gaur egun esleituta daukan kategoria baino goragokoa zehazten badu, lanpostu horri kalifikaziotik sortzen dena emanen zaio, enpresan indarrean dagoen lanbide-sailkapenean ezarrita ez badago ere.

47. artikulua. Lanpostuen balorazioari buruzko eskuliburua berrikusi ahal izanen da, gaur egungo kalifikazio sistemaren ordez, akordio bidez ezartzen den beste bat ezartzeko. Horretarako, batzorde misto eta paritario batek azterlan egokiak eginen ditu, lehengo Mailen Batzordean izandako esperientziak bilduz eta eguneratuz.

Lanpostuen kalifikazio batzordeek hitzarmen honek bere artikuluetan ezartzen duen bezala funtzionatzen jarraituko dute, aurreko paragrafoan aipatzen den lanpostuen balorazio plan berri osoa indarrean hasi arte.

IGOERA ETA PRESTAKUNTZA

48. artikulua. Lehiaketak._Lanpostu hutsak daudenean, lanpostu horiek betetzeko lehiaketarako deia eginen zaie lantokiko langileei.

Horretarako argitaratzen diren abisuetan, berariaz aipatuko dira lanpostuen kopurua eta baldintzak.

Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta igoko diren pertsonena berdinak izanen dira.

Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate bereko igoeraren zain geratuko dira, urtebeteko epean gehienez. Epe hori igarota, langileen gaitasuna iraungiko da.

Mailaz igotzeko lehiaketetara aurkeztu ahal izanen dira hori eskatzen duten langile guztiak, kategoriak eta antzinatasuna kontuan hartu gabe, betiere deialdi bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta 64. artikuluak eragiten ez badie.

Enpresak eginen diren lehiaketa guztiak jakinaraziko dizkio kalifikazio batzordeari agiri bidez, lehiaketa egin baino hamabost lanegun lehenago, gutxienez, egon daitezkeen iradokizunei edo inpugnazioei erantzuteko.

49. artikulua. Lehiaketa bakoitzerako programa bat egonen da. Programa horren babesean, langileak prestatu ahal izanen dira, bai ikastaroetara joanez _halakorik baldin badago_, bai beren kabuz ikasiz. Eguneratutako programa horiek langileen ordezkarien eskuetan egonen dira.

50. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek programak eta puntuazio-baremoak aldatu eta eguneratuko dituzte, langileen ordezkariekin bat etorrita eta hitzarmen honetatik ondorioztatzen diren lanbide-sailkapen eta kategorien arabera.

51. artikulua. Lehiaketen programa eta baremo berriak edo horien aldaketak, aldaketa horien eraginpeko lehenengo lehiaketa egin baino hogeita hamar egun lehenago argitaratuko dira.

52. artikulua. Mailaz igotzeko lehiaketa guztietan lehiaketaren xede den lanpostuaren espezialitateari buruzko funtsezko gai batzuk ezarriko dira, baita lanbideari buruzko kultura orokorreko gai osagarri batzuk ere. Funtsezko gaiak gainditzea ezinbesteko baldintza izanen da gaitasuna lortzeko.

Bete beharreko lanpostuarako eskatzen den titulazio ofiziala daukan langileari kultura orokorreko gai osagarriak baliozkotuko zaizkio, eta, hala denean, kultur gaietarako baremoetan ezarritako puntuazio txikiena emanen zaio. Langileak puntuazio handiagoa lortu nahi badu, lehiaketaren arau orokorraren eraginpean jarriko da, bidezko ondorioak onartuta.

53. artikulua. Lehiaketa mugatuak._Espezialitate bati buruzko lehiaketa mugatuak deituko dira, bete beharreko lanpostuek atal jakin bati eragiten diotenean eta enpresak horrela erabakitzen duenean, langileen ordezkariekin bat etorrita. Lanpostuak puntuazio-ordena zorrotzari jarraiki beteko dira.

Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta igoko diren langileena berdinak izanen dira. Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate eta bulego bereko lanpostuetarako igoeraren zain geratuko dira, urtebeteko epean, gehienez. Epe hori lanpostu horiek sortu gabe igarota, langileen gaitasuna iraungiko da.

Lan arloko jurisdikzioak birsailkatu dituen lanpostuak ere lehiaketa mugatuaren bidez beteko dira.

Aipatutako lehiaketara aurkeztu ahal izanen dira, hala denean, lanpostu horiek baloratzeko eskatu dutenak eta birsailkapenaren egunean lanpostu horiek betetzen dituztenak.

Programei eta funtsezko gaien eta kultur gaien baremoei dagokienez, lehiaketa horien eskakizunak honakoak izanen dira: kasu bakoitzean kategoria eta espezialitate bakoitzerako oro har ezarritakoa oinarri hartuta zehazten direnak. Ahal dela, lanpostua beteko du lehiaketa gainditu eta lanpostua baloratzeko eskatu duen langileak.

54. artikulua. Prozedura._Lehiaketetako kalifikazio batzordea osatuko da, lehiaketetako behin betiko kalifikazioan eskumena izanen duena. Batzar horretan langileen ordezkariak eta Langileria Departamentuaren ordezkariak egonen dira.

Komenigarritzat jotzen den guztietan, kalifikazio batzordeko aldeek enpresako zein enpresatik kanpoko beste pertsona batzuen laguntza eskatu ahal izanen dute, pertsona horien laguntza eta ezagutza teknikoak beharrezkoak badira.

Hala nahi izanez gero, azterketa hastean kalifikazio batzordeko kideek proben edukia jakin eta bertan egon ahal izanen dira.

55. artikulua. Proben kalifikazioari dagokionez, azken puntuazioan berdinketa badago, enpresan antzinatasun handiena daukan langilearen alde ebatziko da, eta hala ere oraindik berdinketa badago, kalifikazio batzordeko kideek eginen duten elkarrizketa pertsonalaren bidez ebatziko da.

Azterketa probei aurka egin nahi dieten langileek proba horiek egin eta hurrengo bost laneguneko epearen barnean egin beharko dute aurka, behar bezala arrazoitutako idazkariaren bidez.

Halaber, emandako kalifikazioa berrikusteko eskatu nahi dutenek bost laneguneko epean eskatu beharko dute, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatuta.

56. artikulua. Lehiaketen emaitzak lehiaketa egin eta hogeita hamar laneguneko epea igaro baino lehen argitaratuko dira.

Gai diren langileen igoerak ondorioak sortuko ditu, azterketa teorikoa egin eta gainditu eta hogeita hamar egunen buruan.

57. artikulua. Funtsezko gaietan gutxieneko puntuazioa lortzen duten lehiakideek gainditu ez dituzten arloei buruzko beste azterketa bat egiteko aukera izanen dute, emaitzak argitaratzen diren egunetik hasita hiru hilabeteko epean. Azterketa hori gainditzen badute, batzordeak bilera egiten duen hilean bertan igotzeko gaitasuna lortuko da. Bigarren azterketako arloren bat ez gainditzeak lehiaketako behin betiko gaitasunik eza ekarriko du.

Lehiaketetako kalifikazio batzordeak, komenigarritzat jotzen badu, ikastaro bereziak egitea proposatu ahal izanen du, mailaz igotzeko lehiaketara aurkeztu eta funtsezko gaiak bakarrik gainditu dituzten lanbide-kategoria ezberdinetako langileak prestatzeko eta igoera errazteko.

58. artikulua. Lehiaketan gai izan eta lehiaketako lanpostuak betetzen dituzten langileak automatikokiko igoko dira, 33., 34. eta 35. artikuluen arabera.

Gainerako lanpostu hutsak eta etorkizunean sortzen direnak lehiaketan gai izan diren gainerako langileek beteko dituzte, puntuazio-ordenari jarraiki.

59. artikulua. Deitutako lanpostu hutsa betetzeko gai diren eta lanpostu horren bulegoa ez den beste bulego batzuetakoak diren langileek hiru hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostua derrigorrean, lehiaketaren emaitzak argitaratzen diren egunetik zenbatuta. Gaitasuna aitortzen denetik lanpostu berrian benetan lan egin arte igarotzen den denbora kategoria berriaren b), c) edo d) letrako maila sortzeko beharrezko denbora osatzeko zenbatuko da, probaldia pasatu ondoren.

60. artikulua. Izendapen librea._Enpresak hurrengo eginkizunak bete behar dituzten langileak mailaz igo ahal izanen ditu, izendapen askearen bidez:

Lehen mailako nagusia, kudeaketa ekonomikoaren gainean agintea edo erabakimena daukana.

Salbuespen gisa, konfiantzazko lanpostuak, Giza Baliabideen iritziz.

61. artikulua. Gaitasuna egiaztatzeko probaldia._Aurreko ataletan adierazi diren kasuetako edozeinetan, egokitasuna eta gaikuntza ziurtzat joz onartuko da igoera. Hala ere, berme handiagoa izateko, kategoria berrian gaitasuna egiaztatzeko probaldi batzuk ezarri dira, hurrengo iraupena izanen dutenak:

Hirugarren kategoria: hilabete.

Administrazioko teknikariak, menpekoak eta profesional lanbidedunak: hiru hilabete.

Teknikari tituludunak: sei hilabete.

Probaldian ez da zenbatuko edozein arrazoirengatik gertatzen diren absentziak.

Probaldi hori hurrengo letrara pasatzeko baldintza ekonomikoen kapituluan eskatutako epearen barnean dagoela ulertuko da, 69. artikuluaren arabera.

62. artikulua. Probaldian langileak kategoria berriko soldata-eskalaren a) letrari dagokion ordainsaria jasoko du, eta, hala behar denean, lan egindako egunen araberakoa, hitzarmenaren 33. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.

63. artikulua. Probaldiaren amaieran langile batek kategoria berriaren berrespena jasotzen ez duenean, bere aurreko kategoriari eutsiko dio, eta esleitzen zaion lanpostuan ariko da; igotzeko beste lehiaketa bat gainditu beharko du.

Kasuan kasuko bulegoko burutzak goragoko kategoria finkatzeko probaldiko gaitasunik eza behar bezala justifikatu beharko dio Langileriaren Zuzendaritzari. Hala denean, zuzendaritza horrek enpresa batzordeari jakinaraziko dio.

64. artikulua. Lehiaketa batean gai dela adierazi arren, lortutako kategoriari uko egiten dion langilea ezin izanen da beste lehiaketa batera aurkeztu, aurreko lanpostuari uko egiten dion egunetik urtebete igaro arte.

65. artikulua. Prestakuntza._Enpresak gaikuntza-ikastaroak eginen ditu, eta horietara joan nahi duten plantillako langile guztiek joateko aukera izanen dute, aurretik eskatuta eta plazen zein kasu bakoitzean eskatzen diren berariazko baldintzen arabera.

Kalifikazio batzordeak, komenigarritzat jotzen duen guztietan, lehiaketen aurretik prestakuntza-ikastaroak egitea proposatu ahal izanen du, ustezko lehiakideen lanbide-maila ikusita eta betiere ikastaroetara joanen diren langileen kopuruak justifikatzen badu.

Baldintza teknologikoen aldaketek eragiten dieten lanetako teknikari administratiboen edo profesional lanbidedunen kasuan, enpresak prestatu eginen ditu bere kontura, aldaketen eskakizunen arabera.

Administrazioko teknikarien edo profesional lanbidedunen lanpostu bat desagerrarazi beharrekotzat jotzen bada, lanpostua betetzen duen langileari lanpostu berriak eskatzen duen prestakuntza emanen zaio enpresaren kontura.

Prestakuntza erakundeek antolatzen diren prestakuntza-ikastaroen berri emanen diote kalifikazio batzordeari, agiri bidez.

66. artikulua. Enpresaren helburuak lortzeko beharrezkotzat jotzen den guztietan, prestakuntza eta birziklapen talde eta programak eginen dira teknologia berrietarako moldaketaren arabera, enpresaren kontura eta lan ordutegian. Igoera lehiaketetara aurkezteko prestakuntza-beharrizanak lanalditik kanpo beteko dira.

67. artikulua. Sindikatuen eta enpresaren ordezkariek osatzen dute prestakuntza batzordea. Prestakuntzaren planak, edukiak eta hartzaileak ezarriko ditu batzorde horrek, baita hautagaien aukeraketa ere.

VI. KAPITULUA

Baldintza ekonomikoak

68. artikulua. Hitzarmen honetan ezartzen diren ordainsari kontzeptu guztien balioak gordinak dira, eta langileak legez ordaindu behar dituen kuotak horietatik kenduko dira.

Hitzarmen honetan ezarritako kategoria bakoitzak hainbat ordainsari mota izanen ditu. Ordainsari mota bakoitza letra baten bidez izendatuko da.

Espezialista berrien kategorian eta mailan, hogeita lau hilabetez egon beharko da, lanean hasten den unetik.

Espezialisten kategoria eta hasierako mailarako enpresan lanean hasten denetik hogeita bosgarren hilabetetik aurrera eta gainerako maila eta kategorietarako lanean hasi edo igotzen denetik aurrera, a) letra gutxieneko ordainsaria da, eta enpresan lanean hasten diren edo kategoria berri batera igotzen diren langileei aplikatuko zaie lehenengo sei hilabeteetan. b) letra langileei ordainduko zaie, enpresan lanean hasten direnetik edo lanbide-kategoria berri batera igotzen direnetik zazpigarren hilabetetik aurrera. c) letra langileei ordainduko zaie, enpresan lanean hasi eta hemeretzigarren hilabetetik aurrera edo mailaz igo eta hamahirugarren hilabetetik aurrera. Dena den, 69. artikuluan adierazitako salbuespenak errespetatuko dira beti.

Enpresan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen duten langileek d) letra jasoko dute, igotzen diren egunetik hasita hemeretzigarren hilabetetik aurrera.

Nolanahi ere, langileei d) letra aitortuko zaie, enpresan hamar urteko antzinatasuna betetzean. Ondorioak hamar urteak betetzen diren hileko lehenengo egunetik sortuko dira.

Goragoko kategoria batera igotzeak ez du inoiz ekarriko langileak beheragoko kategorian zeukan letragatiko ordainsariaren murrizketarik.

69. artikulua. Espezialisten kategoriako langileak hurrengo kategoriara igoko dira ondoko baldintza eta epeetan, lanean hasten diren egunetik zenbatuta, betiere beren aldi baterako kontratuak amaitzen direnean iraungitzen ez badira:

_Lehenengo hogeita lau hilabeteetan espezialista berriak izanen dira.

_Hogeita bosgarren hilabetetik hogeita hamargarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira _a) letra_.

_Hogeita hamaikagarren hilabetetik berrogeita bigarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira _b) letra_.

_Berrogeita hirugarren hilabetetik hirurogeigarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira _c) letra_.

_Hirurogeita batgarren hilabetetik hirurogeita hamabigarren hilabetera bitartean hirugarren mailako ofizialak izanen dira _b) letra_.

_Hirurogeita hamahirugarren hilabetetik aurrera hirugarren mailako ofizialak izanen dira _c) letra_.

70. artikulua. Kategoria ezberdinetarako ezarritako soldata gordinak jarraian hileko balioetan adierazten direnak dira, aurreko taulen gainean %4 gehitu ondoren:

2006KO APIRILAREN 1ETIK 2007KO MARTXOAREN 31RA BITARTEKO TAULA GORDINAK

SOLDATAK

EUROAK

HILEKO

HIRUGARREN KATEGORIA

LANGILE BERRIAK 856,06

A 1.007,13

B 1.058,32

C 1.109,66

D 1.161,76

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 1.058,32

B 1.109,66

C 1.161,76

D 1.215,19

BIGARREN KATEGORIA

A 1.109,66

B 1.161,76

C 1.215,19

D 1.269,50

LEHENENGO KATEGORIA

A 1.215,19

B 1.269,50

C 1.326,26

D 1.386,11

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 1.326,26

B 1.386,11

C 1.442,12

D 1.508,68

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 1.442,12

B 1.508,68

C 1.595,60

D 1.682,25

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 1.595,60

B 1.682,25

C 1.775,44

D 1.867,74

Ezarritako ordainsariak 4., 5. eta 7. artikuluetan zehazten den lana benetan egiteari dagozkio. Lanaldi laburragoek ordainsari-murrizketa proportzionalak sortuko dituzte.

71. artikulua. Kategorian bost urteko antzinatasuna edo luzeagoa egiaztatzen duten administrari laguntzaileek bigarren kategoriako b) letrari dagokion soldata jasoko dute. Primak lanpostuari dagozkionak izanen dira.

Enpresak prestakuntza-ikastaroak garatzen jarraituko du bere Lanbide Heziketako Zerbitzuen bidez, egoera horretan dauden langileen gaitasunen arabera, laneko bigarren kategoriara igotzea errazteko eta interesdun bakoitzaren espezialitatean beste igoera batzuk egoteko aukera emateko.

72. artikulua. Aparteko lau haborokin ordainduko dira, martxoan, uztailean, irailean eta Gabonetan, hain zuzen ere, iraungitzean indarrean dagoen eta 70. artikuluan ezartzen den soldataren hileko zenbatekoan. Haborokin horiek lan egindako denboraren proportzioan ordainduko dira. Uztaileko eta Gabonetako haborokinak seihileko naturaletan hainbanatuko dira; martxokoa eta irailekoa, berriz, urteetan, martxotik eta irailetik zenbatuko direnak, hurrenez hurren.

Uztaileko eta Gabonetako aparteko haborokinak nahitaezko soldadutzan dauden bitartean ere ordainduko zaizkie langileei.

73. artikulua. Ogitartekoaren plusa: laneskuko langileek eta txanda ezberdinetan lan egiten duten teknikarien taldekoek ogitartekoaren 0,49 euroko plusa jasoko dute eguneko (0,42 euro eguneko hirugarren kategoriako langileentzat edo langile berrientzat), betiere egunean benetako 4 lanordu edo gehiago egiten direnean. Plus horren bikoitza jasoko da, gaueko txandan lan egiten denean.

74. artikulua. Hirurtekoen sistemari eutsiko zaio indarreko arauek antzinatasuna jasotzeko eskubidea aitortzen dieten langile guztientzat.

Hirurtekoek antzinatasunaren bosturtekoak irentsiko dituzte, ondorio juridiko guztietarako.

Hirurtekoak hamar izanen dira, gehienez.

75. artikulua. Hona hemen hirurtekoen zenbatekoak:

2006KO APIRILAREN 1ETIK 2007KO MARTXOAREN 31RA BITARTEKO BALIOAK

1 11,85 189,60 11,85 189,60

2 15,80 252,80 27,65 442,40

3 19,62 313,92 47,27 756,32

4 19,62 313,92 66,88 1.070,08

5 23,64 378,24 90,52 1.448,32

6 23,64 378,24 114,15 1.826,40

7 27,49 439,84 141,64 2.266,24

8 27,49 439,84 169,12 2.705,92

9 27,49 439,84 196,61 3.145,76

10 27,49 439,84 224,10 3.585,60

Hamabi hil naturaletan eta martxo, uztail, irail eta Gabonetako aparteko haborokinetan ordainduko dira.

76. artikulua. Antzinatasunaren hirurteko bat sortuko da enpresan lanean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko; gehienez hamar ordainduko dira.

Langile guztientzat antzinatasuna enpresan lanean hasten diren egunetik zenbatuko da.

77. artikulua. Hilaren 1etik 15era bitartean betetzen diren hirurtekoak hil horren 1. egunetik sortu eta ordainduko dira; hilaren 16tik amaierara bitartean betetzen direnek hurrengo hilaren 1. egunetik aurrera izanen dituzte ondorioak.

78. artikulua. "K" balioa._Indargabetu den Lan Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, lanaren ohiz kanpoko nekagarritasuna, toxikotasuna edo arriskugarritasuna lanpostuen balorazioaren barnean dago; horretarako, ahaleginaren eta ingurune baldintzen faktoreak baino ez dira kontuan hartuko.

"K" balioak toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litezkeen balizko plusen sistema ordezten du.

Lanpostuko ahaleginaren eta baldintzen araberako balorazioa "K" balioa izenekoaren bidez adierazten da; "K" balioa honenbeste euroko tarifa bat da eguneko, jarraian adierazten diren taldeetarako balio ezberdinak dituena:

II 0,70

III 1,38

IV 1,88

HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK 0,59

HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK 1,17

HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK 1,60

Talde horiei dagozkien lanak lan administrazioko agintaritzak, enpresako Zerbitzu Teknikoek eta lanpostuen kalifikazio batzordeek zehaztutakoak izanen dira. Lantoki ezberdinetako Zerbitzu Teknikoek egunean izanen dute II., III. eta IV. taldeetan sartzen diren lanen oinarrizko zerrenda, eta langileen ordezkariei jakinaraziko diete.

Aipatutako oinarrizko zerrenda horretan sartzen ez diren lanek lanpostuen I. taldea osatzen dute.

"K" balioa lan egindako orduko ordainduko da, ordu horietan lanak bidezko "K" balio-taldean sartzea eragin duten eskakizunak biltzen badira.

"K" balioek lanpostu horietan toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litekeen balizko hobaria irentsi eta konpentsatuko dute.

79. artikulua. Laneratze eta puntualtasun plusaren zenbatekoa 1,06 eurokoa izanen da eguneko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat; gainerako lanbide-kategorietarako, berriz, 1,24 eurokoa eguneko, lanera garaiz sartzen den lanegun bakoitzeko.

Hala ere, plus hori ez da sortuko, edozein arrazoirengatik benetako lana %50etik beherakoa denean.

80. artikulua. Puntualtasun faltatzat joko da lanera adierazitako orduaren ondoren sartzea, galdutako denbora edozein dela ere.

81. artikulua. Arrazoirik gabeko puntualtasun faltek hurrengo eskalan ezartzen den egun kopuruaren araberako plusa galtzea ekarriko dute:

_Lehenengo hutsegitea: hiru egun.

_Bigarren hutsegitea: sei egun.

_Hirugarren hutsegitea: zortzi egun.

82. artikulua. Hogeita hamar eguneko epean arrazoirik gabeko laugarren puntualtasun falta izateak hil osoari dagokion plusa galtzea ekarriko du, XII. kapituluan xedatutakoaren kalterik gabe.

Bost minutura arteko berandutzeek ez dute zehapenik ekarriko. Hala eta guztiz ere, ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubiderik sortuko.

83. artikulua. 81. artikulua aplikatzeko, puntualtasun faltak hil natural bakoitzean zenbatuko dira, hil bakoitzeko lehenengo egunetik azkenera bitartean.

84. artikulua. Arrazoiak ohiz kanpoko kasuetan baino ez dira onartuko, eta onartzen direnek ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubiderik sortuko. Era berean, plus hori ez da jasoko, baimenagatik edo beste arrazoi batzuengatik lanera indarreko ordutegiari jarraiki sartzen ez denean.

85. artikulua. Aurreko artikuluetan itundu diren kenketak aplikatzearen kalterik gabe, langileen berandutzeek bidezko ordainsarien kenketa ekarriko dute.

86. artikulua. Lanaldi erdia baino gehiago hartzen duten enplegatu eta menpekoen baimenak ez dira ordainduko, 15. eranskinean ezartzen diren kasuetan izan ezik. Baimen horiek ordaintzeko, nahitaezko baldintza izanen da aurretik horietarako baimena eman izana.

87. artikulua. Urruntasun eta garraio plusak._Itundutako ordainsari-igoerek urruntasun eta garraio plusak irentsi eta konpentsatzen dituzte.

88. artikulua. Familia plusaren osagarria._Puntuaren hobaria 2,70 eurokoa izanen da puntu eta hilabete bakoitzeko, eta 2,30 eurokoa puntu eta hilabete bakoitzeko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat.

89. artikulua. Taldeko nagusiak._Taldeko nagusi jarduten duten langileek ordutegiaren plusa jasoko dute beren kategoriaren arabera, hurrengo eskalari jarraiki:

_Lehenengo kategoria: 1,27 euro eguneko.

_Bigarren kategoria: 1,08 euro eguneko.

_Hirugarren kategoria: 0,91 euro eguneko.

Beren eginkizunak urtebetez jarraian edo hiru urtez aldizka bete dituzten eta lana uzten duten taldeko nagusiek plusa jasotzeko eskubideari eutsiko diote, langilea igo arte edo banakako edo taldeko igoeragatik lanpostuaren ordainsariak aldatu arte.

90. artikulua. Jaiegunetan lan egitea._Etengabeko txandetako langileek eta enpresaren beharrizanak direla-eta jaiegunetan lan egin behar dutenek 43,56 euroko plusa jasoko dute eguneko, lan egindako jaiegun bakoitzeko (37,03 euro eguneko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat). Hala ere, ez da plus hori jasoko, langileak jaiegunetan egiten dituen orduek urteko lanaldiaren iraupena gainditzen dutenean. Udako lau asteko oporraldia ez da jaieguntzat hartuko ondore horietarako.

91. artikulua. Ekoizpen nagusiko zuzeneko langileen gainean agintea daukaten ekoizpen tailerretako agintariek 20,26 euroko plusa jasoko dute hileko. Plus horrek 4. eranskinaren 1. atalaren B taldean agertzen diren arduradunei beren-beregi eragiten die, baita 4. eranskinaren 2. atalean agertzen diren bigarren eta lehenengo mailetako nagusiei ere.

92. artikulua. Gaueko lana.

1) Gaueko txanda egiten duten langileek gaueko lanaren plusa jasoko dute aldi horretan lan egindako orduen truke, jarraian adierazten den zenbatekoan:

2006KO APIRILAREN 1ETIK 2007KO MARTXOAREN 31RA BITARTEKO GAUEKO LANAREN PLUSA

K A T E G O R I A K EUROAK ORDUKO

HIRUGARREN KATEGORIA

LANGILE BERRIAK 1,39

A 1,64

B 1,72

C 1,79

D 1,88

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 1,72

B 1,79

C 1,88

D 1,97

BIGARREN KATEGORIA

A 1,79

B 1,88

C 1,97

D 2,06

LEHENENGO KATEGORIA

A 1,97

B 2,06

C 2,15

D 2,24

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 2,15

B 2,24

C 2,34

D 2,44

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 2,34

B 2,44

C 2,59

D 2,72

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 2,59

B 2,72

C 2,88

D 3,03

2) 8. artikuluan agertzen diren hiru txanda berdinetako langileek gaueko lanarengatik 60,78 euroko plus osagarria jasoko dute hileko (51,66 euro hileko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat), gauez lan egindako lanaldi osoengatik. Plusaren zenbatekoa hainbanatu eginen da, hileko gaueko lanaldia osatugabea denean. Plus osagarri hori 1) zenbakian ezarritakoarekin metatuko da, eta 8. artikuluaren 3. atalaren arabera hiru txanda berdinak ezartzen diren lanpostuetan jasoko da, txandak ezartzen diren egunetik beretik, hau da, atzeraeraginik gabe.

93. artikulua. Txandaren plusa._8. artikuluan agertzen diren hiru txanda berdinetako langileek txanda dela-eta hilean 8,09 euroko plusa jasotzeko eskubidea izanen dute (6,88 euro hileko hirugarren kategoriarako eta langile berrientzat). Plus hori goizeko eta arratsaldeko txandetan bakarrik jasoko da 8. artikuluaren 3. atalaren arabera hiru txanda berdinak ezartzen diren lanpostuetan, txandak ezartzen diren egunetik beretik, hau da, atzeraeraginik gabe.

94. artikulua. Lanaldi industrialaren plusa.

1) 5. artikuluko lanaldi industriala betetzeko, enpresaren jarduera industriala larunbatean edo ordezko beste jaiegun batean burutu behar denean, etengabeko txandetakoak ez diren arren egun horietan lan egiten duten langileek hurrengo zenbatekoak jasoko dituzte larunbat edo ordezko jaiegun horietako bakoitzeko, jaiegunen plusarekin bateraezinak direnak:

K A T E G O R I A K EUROAK ORDUKO

Hirugarren kategoria - Langile berriak 73,63

Hirugarren kategoria 86,62

3. mailako ofiziala 92,52

Bigarren kategoria 98,40.

Lehenengo kategoria 104,27

Arduradunak eta 1. mailako ofz. bereziak 110,19

2. mailako nagusiak 116,08

1. mailako nagusiak 121,98

Zenbateko horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.

95. artikulua. Soldaten berrikuspena._2007-04-01etik aurrera ondorioak izanda, hitzarmen kolektiboan bildutako ordainsari kontzeptuak %3,5 igoko dira. Eguneratutako taula horiek hurrengo hitzarmen kolektiborako ituntzen den portzentajean igoko dira.

96. artikulua. Hileko ordainketa._Langileek sortzen dituzten ordainketa guztiak beraiek adierazi duten bankuko konturako transferentziaren bidez ordainduko zaizkie.

97. artikulua. Ordainsari-sistemaren sinplifikazioa._Bi aldeetako ordezkariek adierazi dute komenigarria dela gaur egun dauden mota guztietako ordainsari kontzeptuak oinarrizko soldata eta ekoizpen primaren kontzeptuen multzoan sartzea. Asmo horrekin, beharrezko azterlanak eginen dira, legearen arabera bereiz egon behar ez diren ordainsari partida guztiak kontzeptu horien multzoan biltzeko.

Horretarako, batzorde misto paritarioa sortu da, artikulu honen edukia garatu eta zehazteko.

VII. KAPITULUA

Produktibitatea, primak eta ekoizpen sariak

98. artikulua. Produktibitate orokorra._Produktibitatearen faktore erabakigarriak eta horretan esku hartzen duten elementuak aztertu eta eztabaidatuz enpresaren produktibitatea hobetzen laguntzeko asmoz, produktibitate batzordea osatuko da, bere gain hurrengo zereginak hartuko dituena:

_Produktibitate orokorraren helburuei jarraitzea, bai ekoizpen-prozesuan, bai laguntza prozesuan.

_Teknologia berrien aplikazioak, lan antolaketak, lanaren banaketa eta abar aztertzea, kostu ekonomiko-soziala eta ekoizpen beharrizanak batzen saiatuta.

_Langileak maila guztietan aprobetxatzea.

_Lan zikloak eta kargak aztertzea, baita beren banaketa ere.

_Produktibitatea eta kalitatea uztartzea.

_Ekoizpenaren laguntzen alternatibak, eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

_Geldialdi teknikoetatik zein ukoetatik datorren eraginkortasunik eza aztertzea.

_Materialak eta unean uneko obra aztertzea.

_Denborak neurtzeko sistemak eta pizgarriak aztertzea.

_Aholkularitza eta partaidetza.

Batzordeak hemen azaldutako zeregin bakoitzaren edukia garatuko du, haren nondik norakoa, burutzapen-epeak eta aplikazioaren baldintzak ezarrita.

99. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek hitzarmen kolektiboan zehazten diren eredu-denborak zuzenduko dituzte; horrela, zuzenketa aplikatzeko unean indarrean dauden eta langilearen arabera alda daitezkeen denbora unitarioen zati bat banaka murriztuko da, enpresaren arabera alda daitezkeen denbora unitario guztien batezbestekoa %6 murrizteko behar den neurrian. Artikulu hau edukirik gabe geratu da, A02 ereduko denboretan %6ko murrizketa egitearekin batera.

100. artikulua. 99. artikuluan adierazitako murrizketa orokorraren ondoren, proba pilotua eginen da: gaur egungo prozesuak eta MTM sistemak ezartzen dituenak ezberdinak direnean, MTM sistemakako denborak zehazteko arauak gaur egungo lan prozesu eta metodoetan aplikatuko dira horiek aldatu gabe, komeni diren tauletako denbora unitarioen estrapolazioak eta moldaketak gehituta.

101. artikulua. Emaitzako denbora berriak eragindako lanpostuei aplikatuko zaizkie berehala, jarraian adierazten diren mugak eta baldintzak errespetatuta:

a) Murrizketa horren ondoriozko jarduera ez da 116 MTMtik gorakoa izanen.

b) Proba pilotuaren ondoriozko jarduera hemendik aurrera eskatu ahal izanen dena da, a) atalean adierazitako muga errespetatuta.

102. artikulua. 101. artikuluaren arabera ezartzen den jarduera 116 MTMko baliotik beherakoa bada, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek konpromisoa hartu dute 116 jarduera-maila lortzeko baldintzak negoziatzeko.

103. artikulua. Enpresaren ordezkariek bi aldeek beren adostasunez komenigarritzat jotzen duten informazio teknikoa emanen diete 118. artikuluan aipatzen diren jarraipen batzordeei.

104. artikulua. Proba pilotua amaitu ondoren, MTM sistemak enpresaren lantoki guztietako lanpostuetan aplikatu ahal izanen dira, 101. artikuluan azaldutakoaren arabera eska daitekeen jarduera-maila errespetatuta.

105. artikulua. Enpresaren Zerbitzu Teknikoek erabiltzen dituzten kronometraje, taula eta balioespenen arabera denbora zehaztea bateragarria izanen da MTM sistemakako denboraren zehaztapenarekin bere aldaera ezberdinetan. Zerbitzu Teknikoek kasu bakoitzean ondoen datorkien metodoa hauta dezakete.

Eredu-denborak definitzeko eta beren indarraldiak zehazteko, hitzarmen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraituko zaio. Hitzarmen honen testuan erabiltzen diren "eredu-denbora" eta "denbora estandarra" adierazpenek gauza bera esan nahi dute.

101. eta 102. artikuluetan ezarritakoa egin ondoren, enpresako Zerbitzu Teknikoek zehazten dituzten eredu-denborek jarraian adierazten den "eska daitekeen jarduera-maila" izanen dute, kronometraje, taula eta balioespenek ala MTM sistemak eredu-denbora zehaztu duten kontuan hartuta.

Kronometrajea 100. Jarduera hoberena

Taulak 96

eta balioespena 75. Gutxieneko jarduera

MTM sistema 100. Denboren jarduera 116

MTMren nazioarteko

taulak aplikatzearen

ondorioz

Jardueren bi eskalen arteko korrespondentzia 12. eranskinean zehazten da.

106. artikulua. Filmatzea.

a) Lanpostuei dagozkien zereginak egiteko tailerretan erabiltzen diren metodoak deskribatzeko, enpresako Zerbitzu Teknikoek sistema horren teknikaren ohiko prozedurak, Audientzia Nazionalaren 1990-10-23ko 158 zk.ko Epaian (40/90 zk.ko prozedura) aipatu direnak, erabil ditzakete.

b) Gaur egungo Polo modeloan, filmatzea hurrengo fabrikazio_ eta muntaketa-prozesuetan aplikatuko da bakarrik, haren fabrikazioak irauten duen bitartean:

_Prentsen gaur egungo linea berriak.

_Polo modeloaren elementu mugikorrak egitea.

_Makina edo instalazio berriak eskatzen dituzten fabrikazio-eta muntaketa-prozesu berriak.

c) Zuzendaritzak 100 lanpostu seinalatuko ditu, taldeka banatuko direnak; talde horien artean, langileen ordezkariek guztira 35 lanpostu dituztenak aukeratuko dituzte, eta lanpostu horietan proba pilotua eginen da filmazio eta guzti. Probaren emaitzek MTM aplikatzeko balio izanen dute.

107. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek eragiketa ezberdinetarako zehazten dituzten eredu-denborak hurrengo arrazoietako batengatik berrikusi ahal izanen dira, eragiketa-zikloaren iraupenari eragiten diotenean:

a) Laneko tresnak, makinak edo erabiltzen diren ekipoak aldatu badira.

b) Materialak aldatu badira.

c) Laneko metodoak edo prozedurak aldatu badira.

d) Planoak edo eragiketaren zehazpen teknikoak aldatu badira.

e) Langile kopurua aldatu bada.

f) Eragiketei eragiten dieten lan baldintzak aldatu badira, instalazioaren banaketan edo material, makina edo ekipoen kokapenean izandako aldaketak barne.

108. artikulua. Berrikusitako denborak esperimentalak izanen dira hiru hilabetez, berehalako aplikazioaren kalterik gabe.

109. artikulua. Neke kontzeptuagatiko handitze faktorearen balioei dagokienez, hitzarmen honen 3. eranskinean zehazten den taula aplikatuko da, enpresako Zerbitzu Teknikoek ager daitezkeen balizko interpretazio eta interpolazio arazoak konponduta. Zerbitzu Teknikoen ebazpenari buruzko desadostasunak produktibitate batzordeek aztertzeko aurkeztuko dira.

110. artikulua. 8. artikuluan adierazitako hiru txanda berdinen lan erregimena ezarri ondoren, ekoizpen-prozesua osatzen duten eragiketa-fitxek ezarritako jarduera egiten duten txandakako langileek atseden sistema bati helduko diote, beharrizan pertsonal eta nekeagatiko handitze faktoreei dagokien eredu-denbora metatzeagatiko taldeko atsedenaldien bidez, Pintura Tailerreko "kolore kabinak" eta "PVC kabinak" izeneko lanpostuetan izan ezik; izan ere, lanpostu horietan nekeagatiko metaketa zati batekoa izanen da, 113. artikuluan zehazten denaren arabera. Langile horien taldeko atsedenaldiaren iraupena berrogei minutukoa izanen da, zortzi orduko benetako lanaldian, hurrengo kontzeptuak direla eta:

Nekeagatiko handitze faktoreari dagokion eredu-denbora metatzeagatiko atsedenaldia (%4,55 batez beste, ekoizpen-prozesuaren eragiketa-fitxek ezartzen duten jarduera egiten duten langile guztientzat): 20 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Beharrizan pertsonalengatiko handitze faktoreari dagokion eredu-denboraren %4 metatzeagatiko atsedenaldia: 18,5 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Enpresak emandako atsedenaldia: 1,5 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Guztira: 40 minutuko atsedenaldia lanaldiko.

Atsedenaldi hori hiru alditan banatuko da: bi aldi hamar minutukoak izanen dira; bestea, hogei minutukoa. Talde osoak ez du atsedenaldiak une berean zertan hartu: txandaka har ditzake; atsedenaldi horiek txanda hasten denetik laurogeita hamar minutu igaro direnean hartzen has daitezke.

Etengabeko txandak egiten ez dituzten tailerretako txandakako gainerako langileek taldeko atsedenaldi bakarra izanen dute, hogei minutukoa, zortzi orduko benetako lanaldian.

Zortzi orduko hiru txanda berdinak ezarrita dituzten tailerretan, ekoizpen-prozesua osatzen duten eragiketa-fitxak ezartzen duen jarduera egiten duten gaueko txandako langileek hamar minutuko atsedenaldi osagarria izanen dute, jada zehaztu den berrogei minutuko atsedenaldiaz gain. Zuzendaritzak erabakiko du hamar minutuko atsedenaldi osagarri hori talde osoak batera hartuko duen ala 131. artikuluan (Txandak eta atsedenaldien ordu aldaketak) zehazten denari heldu beharko dion, konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik sortu gabe.

111. artikulua. 8. artikuluaren arabera, txanda ezberdinen erregimena dagoen bitartean, linea mekanizatuetako zuzeneko langileek eta Prentsa Handietako zuzeneko langileek 20 minutuko atsedenaldia izanen dute batez beste, zortzi orduko lanaldian, beharrizan pertsonalengatiko handitze faktoreari dagokion eredu-denbora metatzeagatik.

112. artikulua. 111. eta 121. artikuluen ondorioetarako, "linea mekanizatutzat" hartzen da hurrengo baldintza guztiak betetzen dituen instalazioa:

_Trakzio mekanikoko lan linea, langileak aldatu ezin duen abiadura duena.

_Langileak tarteko birikak sortzeko duen ezintasuna.

_Eragiketen segidaren zurruntasuna.

_%5etik beherako geldialdi teknikoak.

_Hamabost minututik beherako igarotze denbora.

_Eskuzko jarduera nagusia.

_Errendimendu neurtua eta lan karga zehatza, etengabea eta errepikakorra; bere maiztasunak lotura nabarmena sortzen du.

113. artikulua. Emandako neke portzentajearen zati bat metatzeagatik gaur egun txandak dituzten lanpostuetan, txanda horiei eutsiko zaie, txandak ezartzea ekarri duten lan baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Hori horrela, nekeagatiko handitze denbora metatzeagatiko taldeko hogei minutuko atsedenaldia egotetik ondorioztatzen den murrizketa eginen da, "hiru txanda berdinen" lan erregimena ezartzen denean.

114. artikulua. Ekoizpen lan nagusia eta enpresako Zerbitzu Teknikoek ezarri dituzten denbora estandarrak dituzten beste batzuk banakako edo taldeko errendimendu neurtua kontrolatuz burutuko dira, enpresako Zerbitzu Teknikoek produktibitate eta lan antolaketa hobeak lortzeari begira zehazten dutenaren arabera; aurretik enpresa batzordeari jakinarazi beharko diote.

115. artikulua. Aurreko artikuluan adierazitakoaren kalterik gabe, errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden langileek ituntzen den ekoizpena eginen dutela erabaki da, 100eko errendimendu-balioari dagokiona, alegia.

116. artikulua. 114. artikuluan adierazten dena errazago betetzeko, enpresako Zerbitzu Teknikoek 100eko errendimenduko "lan kargak" kalkulatuko dituzte, eta 100eko errendimenduaren aurreikuspena izanda, lan bakoitzerako laneskuari buruzko beharrizanak zehaztuko dituzte.

117. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dagoen langile batek edo langile talde batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, murrizketak aplikatuko dira prima kontzeptuagatiko ordainketen gainean, 125. artikuluan zehazten den bezala.

118. artikulua. 99. artikulutik 106. artikulura bitartean ezartzen dena aplikatzeko, jarraipen batzordeak eratuko dira, instalazioko burutzaren ordezkariek, enpresako Zerbitzu Teknikoek, Giza Baliabideek eta bidezko tailerraren ordezkari sindikalek osatutakoak. Instalazio bakoitzeko Zerbitzu Teknikoek aplikatuko dituzte, ahal dela, eta horiek beharrezko prestakuntza emanen diete langileen ordezkariei.

ZUZENEKO PRIMAK ETA EKOIZPEN SARIAK

1. ATALA

Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primak

119. artikulua. Ekoizpen primak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide-kategoriarekin.

Lanpostuen kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez dutenak. Kopuru horiek 4. eranskinean agertzen dira.

120. artikulua. 115. artikuluan itundutako errendimendu finkoak lortzeak aurreko artikuluan adierazi diren eredu-kopuruak baldintzatzen ditu.

121. artikulua. Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primarako bi talde ezarri dira bakarrik:

a) Linea mekanizatuak, 112. artikuluan horiei buruz agertu den kontzeptuaren araberakoak.

3.800 tona metrikoko GT (Grossenstufenpressen) prentsak.

b) Gainerako ekoizpen nagusia eta horrekin bat egiten dutenak.

a) ataleko ekoizpen nagusiarekin bat egiten dutenak.

a) eta b) talde horiek 4. eranskinean zuzeneko primetarako ezartzen diren A) eta B) taldeekin bat datoz.

Talde horiei dagokien primaren zenbatekoa 123., 124. eta 125. artikuluetan ezartzen diren formulak aplikatuz zehaztuko da.

122. artikulua. Aurreko artikuluaren ondorioetarako, honako hauek dira ekoizpen nagusiarekin bat egiten duten langileak:

_Makina eta soldagailuen prestatzaileak eta instalazio mekanikoetako mekanikari muntatzaileak.

_Prentsa eta galdaketako trokel eta moldeen muntatzaileak, hurrenez hurren.

_Pizgarririk gabeko gainerako zuzeneko laneskua.

_Prentsen instalazioetako lineako laguntza.

_Makina finko eta berariazko instalazioen konpontzaileak.

_Eskorgetako operadoreak, hornitzaileak, garabietako gidariak eta langileburuak, ekoizpen nagusiari zuzenean lotuta daudenak.

_Fabrikazio egiaztatzaileak, arduradunen edo horiekin parekatutakoen kategoria barne.

_Ekoizpen nagusiaren arduradunak.

123. artikulua. Primaren zehaztapena: eredu-kopuruetatik aurrera, banakako sariaren balioa hilero kalkulatuko da, honela, betiere 115. artikuluan ituntzen diren errendimenduak lortu badira:

Eredu-kopurua

Parentesi barneko bigarren batugaiak banakako hurrengo kontzeptuengatiko orduak barne hartzen ditu:

_Langileen egokitzapena eta ekoizpen programaren aldaketak.

_Aldi baterako lanak eta ukoak, biak soldatapekoak izanda.

_Jarduerarik ezaren %4 agerpen mailaren gainean.

Prentsa handien kasuan, portzentaje hori %13 izanen da.

_Oporrak.

_Modelo berriak abiaraztea.

_Derrigorrezko osasun azterketa.

_Txanden gainjarpena.

124. artikulua. Bat egiteagatiko prima. Lan-kategoria bakoitzerako bat egiteagatiko banakako sariak honela kalkulatuko dira: hileko orduko eredu-saria, hau da, "Eredu-kopurua/(egutegiko orduak + oporren orduak)", bider:

Errendimenduaren ord. + Hobariagatiko ord.

Zatikiaren balioak bat egitearen oinarrizko taldearen balio orokorrak dira, eta parentesi biderkatzaileak bat egiten duen langilearen beraren balioak barne hartzen ditu.

125. artikulua. Ituntzen den errendimendutik beherakoa._Taldeko edo banakako errendimendua daukan unitateren batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, eredu-kopurua errendimendu horretatik beherako puntu bakoitzaz biderkatuko da hurrengo faktoreen arabera, 123. eta 124. artikuluetako formuletan erabiltzeko:

_ 1 0,93

_ 2 0,86

_ 3 0,79

_ 4 0,72

_ 5 0,65

_ 6 0,58

_ 7 0,51

_ 8 0,44

_ 9 0,37

_ 10 0,30

_ 11 0,24

_ 12 0,18

_ 13 0,12

_ 14 0,06

_ 15 eta hurrengoak 0,00

2. ATALA

Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden beste langile batzuentzako zuzeneko primak

126. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden beste langile batzuentzako ekoizpen prima 121. artikuluko b) taldeko langileentzat ezarritako moduan eta zenbatekoan kalkulatuko da.

3. ATALA

Zeharkako langileentzako ekoizpen sariak

127. artikulua. Ekoizpen sariak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide-kategoriarekin.

Lanpostuen kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren eredu-kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez daukatenak. Kopuru horiek 4. eranskinean agertzen dira.

Ekoizpen sariaren zenbatekoa 128. eta 129. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.

128. artikulua. Eraginkortasun erlatiboa: eraginkortasun erlatiboa hurrengo formula aplikatuz kalkulatuko da:

Zuzeneko laneskuak ekoiztutako orduak

"q" balioa 0,44 izanen da.

Eraginkortasun horren balioa ez da 0,95 baino txikiagoa izanen, ezta 1,1 baino handiagoa ere.

129. artikulua. Banakako ekoizpen sariaren zehaztapena.

Banakako ekoizpen sariaren zenbatekoa hilero kalkulatuko da honela:

Eredu-kopurua X Eraginkort. erlatiboa

Balioetsia edo preben- Piezaren fabrikazioaren Hasierako denbora 3 hilabete 6 hilabete

tziozkoa hitzaurrea indarrean jartzeko eguna

Hasiera Hasierako denbora Denboren azterlana 9 hilabete 12 hilabete

indarrean jartzeko eguna egiteko eguna

Eredua edo estandarra Denbora zehatza Teknologiaren aldaketa Mugagabea

indarrean jartzea

Definizioak.

1._Denbora balioetsia:

Piezaren fabrikazioa edo aldaketa burutu aurretik bulegoan balioespenaren bidez lortzen den denbora da. Makinen karga eta kostuei buruzko datuak eta mota teknikoko beste batzuk zehazteko erabiliko da.

Pieza berri edo aldatuen lehenengo serieak soldatapean egiten ez direnean, denbora hori langileei ordaindu beharreko pizgarria kalkulatzeko ere erabiltzen da. Indarrean egon behar da, hasierako denborak finkatzeko balio duten lehenengo azterlanak egin ahal izateko behar den aldian.

2._Hasierako denbora:

Denbora balioetsiarekin eragiketa egiten den bitartean tailerrean lortzen den denbora da, eragiketa elementuetan banakatu gabe, langileak eragiketa-metodoa egonkortzat jotzeko beharrezko gaitasuna eskuratu aurretik eta tresnak guztiz prest izan gabe.

Indarrean egon behar da, metodoa egonkortzat jotzeko eta lan baliabideak behar bezala doitzea lortzeko behar den aldian.

3._Eredu-denbora edo estandarra:

Lan-denborak neurtzeko ohiko teknikarako lortzen den denbora da, metodoa aztertuta eta eragiketa elementuetan banakatuta. Ez da aldatuko gero, hitzarmen kolektiboan ezarritako kasuetan izan ezik.

4._Jarduera:

Jarduera kontzeptuak alde batetik abiadura (lana egiteko borondatearen), eta beste aldetik ezarritako metodoari jarraitzeko trebetasuna barne hartzen ditu.

Beraz, langile batek jarduera bikoitzean lan egiten duela ulertzen da, beste langile baten aldean lan berdina egiteko denbora erdia erabiltzen duenean. Alde hori aurreko paragrafoan aipatu diren faktoreetako edozeinen edo faktore guztien elkarketaren emaitza izan daiteke.

5._Jardueren eskala:

Aipatu diren jarduerak zehaztasunez erabili ahal izateko, zenbakizko adierazpena eman behar zaie.

Ondore horretarako, eskala bat ezarri da, hurrengo berezko balioak (portzentajeetan adierazitakoak) dituena:

_0 - jarduerarik eza. Ez da lan egiten.

_75 - gutxieneko jarduera, pizgarridun lan erregimenaren barnean burututakoa. Arruntena da pizgarririk gabeko lan erregimenetan.

_100 - jarduera ezin hobea.

6._Gutxieneko jarduera:

Pizgarriekin lan egiten duen langileak izan dezakeen txikiena da, eta normalean errendimenduarengatiko ordainsariaren pizgarririk gabe garatzen dena bezalakoa da. Lurzoru lautik zuzen, oinez eta zamarik gabe doan gizaki arrunt batek daukan orduko 4.500 metroko abiadurari dagokio.

7._Jarduera ezin hobea:

Aurreko atalean zehaztu den gutxieneko jardueraren lau hereni dagokio. Langile arruntak jarduera horrek berarekin dakarren lan-erritmoari eutsi ahal dio etengabe, osasuna kaltetu gabe; izan ere, nekearen ondoren, lanalditik kanpo eta lanaldiaren barnean ezartzen diren atsedenaldietan indarberri daiteke. Jarduera horri eranskin honen 5. puntuan zehaztu den eskalaren zenbakizko 100 balioa dagokio.

Bestalde, 100 jardueran lan eginda, burutzapen-abiadura eragiketa-metodoari zuzen jarraitzeko, nerbio eta muskuluen kontrola ez galtzeko eta lana beharrezko kalitateaz egiteko modukoa izan behar da.

8._Eredu-denbora:

Eredu-denbora enpresako Zerbitzu Teknikoek zeregin zehatz bat errendimendu ezin hobeaz egiteko ematen duten denbora da.

96 jarduerari dagokion eragiketarengatiko denborari beharrizan pertsonal eta nekeagatiko handitze faktoreak aplikatzearen ondorioz sortzen da.

9._Ekoiztutako orduak:

Egindako ekoizpena eranskin honen 8. puntuan zehaztu diren eredu-denborak oinarri hartuta baloratzetik ondorioztatzen direnak dira.

10._Errendimendua:

Hurrengo eragiketaren emaitza da: ekoiztutako orduak zati lana egiten eman diren orduak.

11._Gutxieneko errendimendua:

Denboraldi zehatz batean eranskin honen 6. puntuan zehaztu den gutxieneko jardueran lan egindako lanari dagokio.

Jardueraren kasuan bezala, gutxieneko errendimenduaren zenbakizko adierazpena 75 da.

12._Errendimendu arrunta:

Errendimendu arrunta langile batek azken hiru hiletan garatu duena da. Langileak taldeko errendimenduan lan egiten badu, bere errendimendua taldearena izanen da.

13._Errendimendu ezin hobea:

Denbora jakin batean jarduera ezin hobean gauzatutako lanari dagokiona da. Jarduera ezin hobearen kasuan bezala, bere balioa 100 da.

3. ERANSKINA

Nekearen faktoreak: buruaren eta gorputzaren ahalegin konbinatua

4. ERANSKINA

2006ko apirilaren 1etik 2007ko martxoaren 31ra bitarteko primak eta ekoizpen sariak

Lanpostuaren kategoriaren araberako eredu-kopuruen taula.

Hirug. katg. Hirugarrena Ofiziala Bigar. ml.koa Lehen. ml. 1. mail. ofizi. Arduraduna Nagusia Nagusia

PRIMAK ETA EKOIZPEN SARIAK Lang. berriak Kategoria Hirugarrena Kategoria Kategoria Berezia Ardur. parek. Bigarrena Lehenengoa

(Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro) (Euro)

1)

Ekoizpenagatiko zuzeneko primak

Nagusia eta errendimendu ertaineko kontrola

daukaten langileentzakoa:

A) taldea 183,39 215,76 227,33 238,88 250,50 262,03 - - -

B) taldea 158,91 186,95 200,38 221,63 242,87 262,03 262,03 - -

2)

Ekoizpen saria

zeharkako langileentzat

(EEz biderkatu beharreko balioak):

Ekoizpen nagusia - - - - - -263,94 279,35

3)

Zeharkako gainerako langileak 117,90 138,71 152,21 175,36 198,48 217,83 217,83 237,02 250,50

5. ERANSKINA

Ekoizpen plus osagarriak

Hitzarmen kolektibo honen 99. eta 101. artikuluetan ezartzen diren kasuetarako, errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden ekoizpen lanpostuetako ekoizpen plus batzuk ezarri dira, 99. artikulutik 102. artikulura ezartzen dena betetzen den neurrian lanpostu ezberdinei aplikatuko zaizkionak eta jarraian adierazten den zenbatekoa emanen dutenak:

a) 99. artikuluan adierazten diren jarduera gehitzeko sei punturen truke, hurrengo plusa jasoko da hilean:

2006ko apirilaren 1etik 2007ko martxoaren 31ra bitartean

1) 4. eranskinaren 1. ataleko A taldea: 65,93 euro hilean.

_Hirugarren kategoria - Langile berriak: 56,04 euro hilean.

2) 4. eranskinaren 1. ataleko B taldea:

1._13. eranskinean agertzen den katalogoaren lanpostuak: 43,95 euro hilean.

_Hirugarren kategoria - Langile berriak: 37,36 euro hilean.

2._4. eranskinaren 1. ataleko B taldearen gaineko lanpostuak: 26,37 euro hilean.

_Hirugarren kategoria - Langile berriak: 22,41 euro hilean.

b) 102. artikuluan adierazitakoaren arabera negoziatzen den gehitzeko puntu bakoitzerako, plusaren puntu bakoitzeko balioak honako hauek izanen dira hilean: a) atalekoak zati sei, negoziazioa egiten den urtearen arabera.

Plusaren balio berriak pixkanaka aplikatuko dira, langile talde homogeneoetan.

Eranskin honen ekoizpen plusak lan egindako ordu bakoitzeko sortuko dira, eta ez daude lotuta prima murrizteko eskalari.

Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden zeharkako langileek aurreko a) atalaren 2. paragrafoaren 2) atalean zehazten den ekoizpen plusa jasoko dute.

6. ERANSKINA

Hurrengo kategorien definizioa

1) Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoa: enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua izanda, enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketari buruzko Erregelamenduan adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak egiten dituen langilea da. Zerbitzu Medikoetako burutzen esanetara egonen da, beste osasun-laguntzaile tekniko batzuen edo laborategi klinikoko analisten jardueraren erantzukizuna bere gain hartzeko.

Osasun-laguntzaile teknikoak kategoria horri atxikitzea merezimenduen arabera erabakiko da. Hala ere, lehenengo mailako osasun-laguntzaile teknikoen kopurua ez da inoiz izanen lanbide horretako plantillaren %40 baino handiagoa.

Osasun-laguntzaile teknikoei lehenengo mailako nagusien soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako Zerbitzu Medikoei buruzko Erregelamenduaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.

2) Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoa: Enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua izanda, enpresako Zerbitzu Medikoen Antolakeari buruzko Erregelamenduan adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak gauzatzen dituen langilea da.

Osasun-laguntzaile teknikoei bigarren mailako nagusien soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako Zerbitzu Medikoei buruzko Erregelamenduaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.

3) Terminaleko operadorea: fabrikazio linean instalatuta dagoen terminal industrialaren bidez eta eragiketei buruzko eskuliburuaren jarraibideen arabera, ordenagailuak ekoizpenaren aitzinamenduari buruz eskatzen dituen informazioak ematen dituen hirugarren kategoriako MODeko langilea da. Era berean, ekoizpen-prozesuaren lan-kargak eginen ditu, bere lanaldia osatzeko.

4) Tailerreko lehenengo mailako nagusia._Lehenengo mailako nagusien kategoria daukan eta lanbide edo ofizio kategorietako batetik datorren teknikaria da. Ingeniariaren laguntzailearen edo tailerreko nagusiaren _enpresan horiek baldin badaude_ agindupean dago zuzenean, eta zuzeneko agintea dauka tailerreko bigarren mailako nagusien eta behe-mailako gainerako teknikarien _horiek baldin badaude_ gainean. Tailer edo ataleko lanak zuzentzen ditu, eta horren ondorioz, agintzeko moduaren erantzukizuna dauka; horrela, langileari lanak burutzeko modua, eman beharreko denbora eta erabili beharreko tresnak adieraziko dizkio. Beraz, bere nagusiek agintzen dizkioten eta bere eginkizunari atxikita dauden aginduak burutzeko zein krokisak edo planoak egin eta interpretatzeko behar beste ezagutza izan behar ditu. Halaber, bere agindupeko tailer edo ataleko diziplinaren arduraduna da. Kategoria horren berezko eginkizuna da laneskuaren kostuari buruzko datuak, aurrekontuen aurrerapenak eta materialen plano eta jarraibideen araberako zehaztapena ematea. Lehen tailerreko maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.

5) Tailerreko bigarren mailako nagusia._Lanbide edo ofizio kategorietako batetik datorren teknikaria da. Tailerreko nagusien edo tailerreko lehenengo mailako nagusien agindupean dago zuzenean. Tailer, atal edo sail txiki bateko lanak zuzentzen ditu, eta horren ondorioz, agintzeko moduaren erantzukizuna dauka; horrela, langileari lanak burutzeko modua, eman beharreko denbora eta erabili beharreko tresnak adieraziko dizkio. Beraz, bere nagusiek agintzen dizkioten eta bere eginkizunari atxikita dauden aginduak burutzeko zein krokisak edo planoak egin eta interpretatzeko behar beste ezagutza izan behar ditu. Halaber, tailer, atal edo saileko diziplinaren arduraduna da. Garai batean bigarren mailako maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.

6) Industri ezbeharretako agenteak._1. kategoriari dagokion Zeharkako Laneskuko langilea da. Arduradun edo nagusiaren ikuskapenaren pean, sute eta beste industri ezbehar batzuen aurkako prebentzio eta esku-hartze jarduerak burutzen ditu, eta bere txandan suhiltzaile talde bat kontrolatzen du.

7) Makina eta instalazioetako gidaria._Lehenengo edo bigarren kategoriari (kokapen edota eginkizunen zehaztapenaren arabera) dagokion MODeko langilea da. Bere zuzeneko nagusiaren ikuskapenaren pean, ekoizpen-prozesuan zuzenean parte hartzen du zuzeneko ekoizpeneko eginkizunetan. Horrez gain, esleitzen zaion ekoizpena ezarri diren kalitate-indizeei jarraiki gauzatzen du, eta bere lantaldean makina eta instalazioak prestatu, gidatu eta oinarrian mantentzeko jarduerak egiten ditu.

7. ERANSKINA

Lanpostuen katalogoa

_Pintura:

Leuntzaile berrikusleak.

Masilla barnean eta kanpoan emateko aplikatzaileak.

Inprimazioaren lixa berrikusleak.

Karrozeria birziklatuen lixatzaileak.

Ospitale linearen lixatzaileak.

Edergarri, moldura eta eranskailuen muntatzaileak.

_Muntaketa:

Motorra karrozeriara mihiztatzea.

Motopropultsatzailearen prestaketa.

_Txapa-lanak:

Sabaidun A muntagen letoizko soldaduren berrikuspena.

8. ERANSKINA

1) Lan batzuei eragin diezaieketen itoguneek sortzen dituzten beharrizanei erantzuteko, 8. eranskin honetan adierazten diren neurriak aplikatuko dira.

2) Aurreko atalean sartzen diren lanen artean, fabrikazioaren edo horniduren irregulartasun edo arazoengatiko ekoizpen bukatu gabearen integrazioa (auto osagabeen akabera) dago.

3) 1. atalean adierazten diren neurriak 9. eranskinean agertzen diren bulego eta jardueretara hedatzen dira.

4) Enpresak larunbat edo igandeetan lan egiteko aukeratzen dituen langileek atseden-egun bat hartuko dute lan egindako jaiegun bakoitzeko. Konpentsaziozko atseden-eguna lan egindako jaiegunaren astean bertan edo hurrengo astean hartuko da, kasuan kasuko burutzarekin bat etorrita.

Konpentsazio ekonomiko ordaingarriak hurrengo zenbateko gordina ekarriko du, 2006ko apirilaren 1etik 2007ko martxoaren 31ra bitartean:

_Kategoria:

Espezialista berria: 73,01 euro lan egindako eguneko.

Hirugarren kategoria: 85,89 euro lan egindako eguneko.

3. mailako ofiziala: 1,72 euro lan egindako eguneko.

Bigarren kategoria: 97,57 euro lan egindako eguneko.

Lehenengo kategoria: 103,42 euro lan egindako eguneko.

Arduradunak, horiekin parekatutakoak eta 1. mailako ofizial berezia: 109,26 euro lan egindako eguneko.

2. mailako nagusiak: 115,09.

1. mailako nagusiak: 120,97.

Konpentsazio finkoak hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunen plusa irentsi eta ordezten du.

5) Ogitartekoa jateko denboraren aldaketak eragiten dien langileentzako konpentsazio ekonomikoa 131. artikuluan ezarritakoa izanen da.

6) Eranskin honetan ezartzen diren ordainketak ez dira sartuko oporren ordainsarian.

9. ERANSKINA

Asteko txanda berezien eta lanaldi aldatuen aurreikuspena Iruñean

TXANDA BEREZIAK ASTEKO LANALDI ALDATUAK ASTEKO

I N S T A L A Z I O A Fabrikazioa Eraikuntza Eraikuntza

Txapa-lanak 15-16 15-16 15-16 10 2 2 12 2

Pintura 15-16 15-16 10 1 2 8

Muntaketa 10-15 15-16 10 1 2 4

Motorrak 15-16 15-16 5 1 1

Mantentze-lan orokorrak 15-21 18

10. ERANSKINA

Hitzarmen honek irauten duen bitartean, hurrengo baldintzak aplikatu ahal izanen dira:

1) Gaueko txanden ordutegiak bateratzea, txanda jarraituak izan ezik.

Arlo honetan erabili den tratamendua bateratzeko eta ondore praktikoetarako interpretazio uniformea lortzeko asmoz, hauxe erabaki da:

_Gaueko lanaldian langile guztiek ordutegi eta lan-denbora berdinei eutsiko diete, txanda jarraituetako langileek izan ezik.

_Gaueko lanaldian langile guzti-guztiek lanaldi arruntari dagokion ordainsaria jasoko dute; gehikuntza bakarra 92. artikuluan beren egoerarako ezartzen diren plusak izanen dira.

2) Ordutegi malgua:

Eguneko txandan lan egiten duten langileen ordutegian hirurogei minutuko malgutasun-tartea ezartzea erabaki da, lan-ezaugarriek horretarako aukera ematen duten bulegoetan eta betiere horrek ekoizpenaren martxa onari edo beste bulego batzuetako lanari eragiten ez badio.

Ordutegi-tarte hori lanaldiaren barnean zenbatuko da, indarreko hitzarmen kolektiboan ezartzen den benetako lan eraginkorra ematea betetzeko moduan.

Haren ezarpena hurrengo betekizunei lotuko zaie:

_Eragindako langileen eskaera.

_Burutzak emandako adostasun txostena.

11. ERANSKINA

Jaiegunetako ekoizpen osagarria

1. artikulua.

1) Zuzendaritzak larunbatetako derrigorrezko lan-txandak ezarri ahal izanen ditu ekoizpen nagusirako, langileen ordezkarien baimena eskatu gabe. Hala ere, hurrengo mugak egonen dira:

30 larunbat urtean gehienez: goizeko txanda bakarra larunbat bakoitzeko, eta hamar larunbat langileen txanda bakoitzeko.

Derrigorrezko larunbaten urteko egutegia ezartzerakoan, eragiketa-programa eta horretarako behar den plantilla batuko dira, instalazioetako edukierari dagokionez.

Larunbaten tarteak honetarako balio izanen du:

a) Urtean lan egin beharreko larunbatak konpentsatzeko egunak hartu.

b) Oporren tarteko taldeen artean egon daitezkeen aldeak adostu.

c) Aurreko urteko larunbaten tarteko egunen eta aurreko urtean benetan lan egindako larunbaten artean egon daitezkeen aldeak adostu (egun bat, gehienez).

Larunbaten tartearen lehenengo txanda oporren tartearen azkena izanen da.

Oporren tartean, uztailean, abuztuan eta zubiren bat osatzen duten larunbatetan ez da derrigorrezko larunbatik egonen, eta borondatezkotasun irizpideari jarraituko zaio.

Bi aste lehenago jakinarazita, urteko lehenengo egunetik derrigorrezko larunbatetan lan egiteko aukeraren kalterik gabe, larunbaten tarteko talde bakoitzaren iraupen zehatza urte bakoitzeko maiatzaren 31ren aurretik zehaztuko da. Egutegi hori idatzi aurretik lan egiten diren larunbatak derrigorrezko larunbaten multzokoak izanen dira.

2) Zuzendaritzak larunbatetan beste txanda batzuk ezarri ahal izanen ditu, beren borondatez txandak onartzen dituzten langileekin.

Astebete lehenago, gutxienez, enpresak langileen ordezkariei deituko die, hurrengo zertzeladak jakinarazteko eta beharrezko dokumentazioa emateko:

a) Beharrizanaren arrazoiak.

b) Eragindako langileen kopurua eta banaketa.

c) Lan egin beharreko egunak.

3) Enpresak ezin izanen ditu larunbatetako txandak erabili hurrengo helburuetarako:

a) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta galdu den ekoizpena berreskuratzeko.

b) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta VW taldeko beste lantoki batzuetan galdu den ekoizpena konpentsatzeko.

2. artikulua. 1) Aurreko 1. artikuluaren 1. atalean adierazi diren larunbatetan derrigorrean lan egiten duten pertsonek konpentsazio-atsedena hartuko dute hitzarmenaren 5. artikuluan lanaldi industrialarengatiko atsedenerako adierazten denaren arabera ezartzen diren egunetan, banaka edo taldeka eta betiere 9. artikuluaren b) atalean adierazten den denboralditik kanpo eta larunbaten tartearen barnean, besterik erabaki ezean. Hala eta guztiz ere, aldi baterako ezintasunak ez du eragotziko arduradunak esleitzen dion larunbatengatiko atseden taldean hartzea.

2) Atsedena emanda konpentsatzen den lan egindako larunbat bakoitzeko, langileek ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa jasoko dute.

Hitzarmen kolektibo hau negoziatu duten aldeek eranskin honetan ezartzen den konpentsazio-atsedeneko egunen bat langileak berak aukeratzen duen egunean hartzeko aukera aztertuko dute. Atseden-egun hori langilea eta bere burutza bat etorrita ezarriko da.

3) Aurreko 1. artikuluaren 2. atalean adierazi diren larunbatetan beren borondatez lan egiten duten pertsonek lan egindako orduak kobratuko dituzte, ordainsari-taularen lehenengo zutabean adierazten den zenbatekoan. Hala ere, langileak eska dezake ordainsari hori atseden ordaindua hartzeko egunez ordeztu eta irensteko eta ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa ordaintzeko.

Norberaren borondatez lan egindako larunbatengatiko konpentsazio-atsedenak hurrengo seihileko naturalean hartuko dira. Egunak kasuan kasuko burutzarekin bat etorrita ezarriko dira.

4) Aurreko bi puntuetan adierazten diren ordainsariak arautuko dituen ordainsari-taula honako hau da:

KONPENTS. APART. O.

KATEGORIAK MAILA JAIEGUNA UPP

EU. EGUN. EUROAK

HIRUG. KATEGORIA - LANGILE BERRIAK - 73,01 13,81

HIRUGARREN KATEGORIA

A 85,89 16,24

B 85,89 17,07

C 85,89 17,90

D 85,89 18,74

HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK

A 91,72 17,07

B 91,72 17,90

C 91,72 18,74

D 91,72 19,61

BIGARREN KATEGORIA

A 97,57 17,90

B 97,57 18,74

C 97,57 19,61

D 97,57 20,48

LEHENENGO KATEGORIA

A 103,42 19,61

B 103,42 20,48

C 103,42 21,39

D 103,42 22,36

ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKAT.

ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK

A 109,26 21,39

B 109,26 22,36

C 109,26 23,26

D 109,26 24,34

2. MAILAKO NAGUSIAK

A 115,09 23,26

B 115,09 24,34

C 115,09 25,74

D 115,09 27,14

1. MAILAKO NAGUSIAK

A 120,97 25,74

B 120,97 27,14

C 120,97 28,64

D 120,97 30,13

Ordainketa horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.

Itundu diren ordainketek hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunetako plusa irentsi eta ordezten dute, eta 8. eranskinean ezartzen den konpentsazioarekin bateraezinak dira.

3. artikulua. Akordio horiek ez zaizkie aplikatuko hitzarmenaren 90. artikuluan aipatzen diren langileei. Izan ere, langile horien baldintzak hitzarmen kolektiboaren artikulu horretan beraientzat ezartzen den araudiak eraenduko ditu.

12. ERANSKINA

Eskalen arteko erkaketa

13. ERANSKINA

Lanpostuen katalogoa

1 78708 Karrozeriaren osaketa eta akabera lerroa II

2 78764 Azpimultzoen akatsen ukituak

3 76217 Jantzien konponketak

4 76219 Konponketa mekanikoak

5 76223 Konponketa handiak

6 76229 Txapa-lanen ukituak

7 785 Hornikuntzako agenteak

14. ERANSKINA

Lan-sistema berriak (KVP2 eta iradokizunak)

Bi aldeek ondo dakite automobilgintzaren barnean lehiakortasun handia dagoela. Hori dela eta, uste dute VW Navarra enpresaren etorkizuna eta bertako lanpostuak estu lotuta daudela lehiakorrago bihurtuko gaituen produktibitatearen hobekuntzari.

KVP2 sistemaren eta iradokizunen helburu nagusia lantegiko arlo guztietan optimizazio neurri zuzentzaileak gehitzea da, kontzeptu zehatz batzuk bereziki nabarmenduta, hala nola, Produktuaren Kalitatea, Lanpostuaren Ergonomia, Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Ekologia, Uneko Lanaren Kostua, erabilitako azalak, Energia-kontsumoa, Produktuaren konplexutasuna, eta oro har, Fabrikazioko kostu guztiak, garatzen den edozein jardueratan eralketak kenduta. Horrek guztiak produktibitate orokorra hobetzen lagunduko du, jardueraren, neke-koefizienteen, atsedenaldien edo gaur egun arlo horretan langileei eskatu ahal zaizkien eskubideak eta betebeharrak aldatzen dituen beste edozein elementuren gainean hitzarmen kolektiboan itundu dena ukatu gabe.

Iradokizunak zein KVP2 zuzen garatzeko, zuzendaritzaren laguntzaz gain, langileen partaidetza aktiboa behar da. Zuzendaritzak komunikabide egokiak erabiliko ditu, sistema horiek plantillaren artean zabaltzea lortzeko.

KVP2 sistemak eta iradokizunek ezartzen dituzten helburuek lanari eusten eta hori hobetzen, eta etorkizuneko proiektuak ziurtatzen lagundu beharko dute.

Ezarri diren KVP2en berri emanen zaio produktibitate batzordeari hilero. Halaber, batzordea Workshopen garapena ikustera joan ahal izanen da, egokitzat jotzen duenean edo horretan parte hartzen duten langileek joateko eskatzen diotenean.

Langileen ordezkariei deituko zaie, Workshopen eta iradokizunen emaitza eta ondorioen aurkezpenetara joan daitezen.

Workshopen eta iradokizunen emaitzen ezarpenaren bilakaerari dagokionez, bi aldeek konpromisoa hartu dute seihilekoan behin egon daitezkeen desbiderapenak edo desadostasunak zuzentzea erraztuko duen analisia egiteko.

Iradokizunak aurkeztea sustatu eta bultzatzeko asmoz, berehala aztertuko da proposamen-egilearen, hitzarmenaren langile taldearen eta enpresaren artean mozkinak banatzeko aukera.

Iradokizunen arloan, produktibitate batzordeari hilero erabiltzen den informazio osoa emanen zaio unean-unean, horren bidez sistemaren bilakaeraren jarraipena egin ahal dezan.

KVP2 sistemaren eta iradokizunen aplikazioak uneren batean langile gehiegi egotea badakar, lan neurrien bidez konpondu beharko da, kanpora bidali diren lanak berreskuratuz, ekoizpena handituz eta abar eginez, langileen ordezkariekin aurretik adostu ondoren.

15. ERANSKINA

Baimen ordainduak

A R R A Z O I A IRAUPENA F R O G A G I R I A

1. EZKONTZA

_Langilea 15 egun Familia-liburua

natural

_Gurasoak, seme-alabak eta neba-arrebak (odolkideak) egun natural Epaitegi edo elizaren ziurtagiria, edo ahaidetasuna egiaztatzen duen gonbi-

1 dapena

2. SEME-ALABEN JAIOTZA 3 egun Familia-liburua, edo epaitegiaren ziurtagiria

natural

3. AHAIDEEN HERIOTZA

_Ezkontidea 6 egun

natural

_Gurasoak, seme-alabak eta neba-arrebak (odolkideak) 3 egun Heriotza-eguna eta ahaidetasuna egiaztatzen dituen eskela edo agiria

natural

_Aitaginarreba-amaginarrebak, suhi-errainak, koinata-koinatuak, 2 egun

norberaren eta ezkontidearen aitona-amonak, eta norberaren natural

eta ezkontidearen bilobak

4. AHAIDEEN GAIXOTASUN LARRIA

_Ezkontidearen gaixotasun ez-larria 2 egun Medikuaren ziurtagiria

ospitaleratuta egonda, erditzea salbu natural

_Seme-alaba, suhi-errain, guraso, aitaginarreba-amaginarreba, 2 egun Larritasuna edo ospitaleratuta eman beharreko denbora adierazten duen

neba-arreba, koinata-koinatu, norberaren eta ezkontidearen aitona- natural ziurtagiri medikoa

amona, eta norberaren eta ezkontidearen biloben gaixotasun larria

Gaixotasun larritzat joko da medikuak egiaztatzen duena

edo ospitaleratuta egotea dakarrena (ospitalean lo egin behar dela)

5. OHIKO BIZILEKUA ALDATZEA Lanegun 1 Erroldatze-ziurtagiria edo altzariak aldatzearen egiaztagiria

6. BAIMEN JUDIZIALAK

_Auzi-jartzailea (Epai baieslearen kasuan) Beharrezko Auzitegiaren zitazioa eta kasuaren epaia

denbora

_Epaietako lekukoa, betiere ofiziozko epaileak deitzen badu Beharrezko Auzitegiaren zitazioa

eta ez auzi-jartzaileak eskatuta denbora

7. KARGU PUBLIKOAK, ezinbesteko denbora Beharrezko Bertaratze-ziurtagiria

betebehar saihestezin publikoa badago denbora

8. KONTSULTA MEDIKOAK

_Espezialista (Gizarte Segurantza) Beharrezko Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-frogagiria

denbora

_Familiako medikuak eta partikularrak 16 ordu urteko Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-frogagiria

9. ODOL-EMAILEAK Beharrezko Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-frogagiria

denbora

10. JAIO AURREKO AZTERKETAK ETA ERDITZEA Beharrezko Enpresako Zerbitzu Medikoen oniritzia eta osasun-ziurtagiria

PRESTATZEKO TEKNIKAK denbora

a) 1. puntutik 4. puntura bitartean _biak barne_ adierazten diren lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aurrera; nahitaez aurkeztu beharko da egiaztagiria, ondoren bada ere.

2., 3. eta 4. puntuetan lizentzia horiek egun natural batez luzatuko dira, gertaera eragilea probintzia mugakide batean gertatzen bada, eta 2 egun naturalez, gertaera hori mugakidea ez den probintzia batean gertatzen bada.

Seme-alaben jaiotzarengatiko baimenean, interesdunak berak aukeratu ahal izanen du hiru egun naturaletako bat noiz hartu, ama ospitalean dagoen bitartean, eta gehienez ere, alta hartzen duen egunera arte. Horrek ez du gehikuntzarik ekarriko hartu beharreko egunen kopuruan, eta kopuru hori gertaera eragilea (erditzea) gertatzen den egunean hasten dela ulertzen da.

Egun hori ezin izanen da pasatu ostiral edo zubi batera, prozesu arruntaren bidez egokitu edo bere burutzak beren-beregiko baimena eman ezean.

b) 3. eta 4. puntuetan "ezkontidea" aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duten herriko udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

16. ERANSKINA

Beroak eragindako geldialdiak

Enpresako zuzendaritzak ezarri ahal izanen du instalazio edota Txapa-lan eta Prentsetako lanpostu zehatz batzuek lan egiten jarrai dezaketela, bertako tenperatura 28&degree.C-tik gorakoa denean.

Beste lanpostu batzuetan enpresak txandaketa-sistema ezarri ahal izanen du, txanden bidez. Hona hemen lanpostu horiek:

_Prentsak._Kargatzaileak.

_Txapa-lanak._Bizkarrezurreko lanpostuak. Honako hauek dira:

_Autoxasisaren karga.

_Jaurtiketa-puntuaren ezkutaketa.

_ZP5-1 eta 2 egiaztapena.

_Albokoen ezkutaketa.

Txandaketa tenperatura 28&degree.C-tik gora jarri eta 40 minutura hasi ahal izanen da.

Langileek ez dute ordubete jarraian baino denbora luzeagorik emanen 28&degree.C-tik gora lan egiten.

Ondore ekonomikoetarako, aldaketa horiek hitzarmen kolektiboan kasu horretarako ezarri denarekin konpentsatuko dira. (Beharrizan pertsonalak). (131. artikulua).

17. ERANSKINA

Atsedenaldi pertsonalen taldeko ordu aldaketa matxurengatik

Matxura badago, taldeko atsedenaldiak talde osorako aldatu ahal izanen dira, ezarritako ordutegiaren inguruko ordu erdian baino gutxiagotan. Hala ere, hurrengo baldintzak kontuan hartu beharko dira:

_Atsedenalditzat hartzen dira 10 minutukoak, hau da, beharrizan pertsonaletarakoak.

_Ordu tarte horretan matxura badago, atsedenaldia aginteak langileei atsedenaldia hasten dela jakinarazten dienean hasiko da, hau da, ez matxura hasten denetik.

_Atsedenaldiaren ordu aldaketak eragiten dien langileek hitzarmen kolektiboan eta 131. artikuluaren baldintzetan ezartzen den ordu aldaketaren plusa jasoko dute.

18. ERANSKINA

Lanpostuen txandaketa

Lanpostuen txandaketei buruzko akordioak hurrengo printzipio eta funtzionamendu arauei helduko die:

_Definizioa: ezarritako denbora tartea igaro ondoren lanpostua aldatzea.

_Asmoa: lan-baldintzak hobetzen laguntzea.

_Helburua:

1. Lan errepikakorrek sortzen dituzten lesioak saihestea, muskulu batzuen jarrera-esfortzua jarrera aldatuz arinduta.

2. Ekoizpen-prozesuaren jakintza sakonagoa, zeregin ezberdinen garapena oinarri hartuta.

3. Langilea bere lan-eremuan integratzea bultzatzea.

4. Lanaren monotonia arintzea, sortzen den neke psikologikoa sekuentzia-prozesu laburren bidez murriztuta.

_Lanpostuen txandaketarako premisak:

a) Ez dio eraginen kalitateari, ezta trazabilitateari ere, langileen identifikazio, jarraipen eta gaikuntza kontrol egokiak ezarrita.

b) Ahal dela, txandaketa lanpostu bakoitzaren azterketa ergonomikoaren arabera ezarriko da. Guneko agintea antolaketaz arduratuko da.

c) Tailerreko burutzak txandaketen antolaketa aldatu ahal izanen du kalitate edota langileen erabilgarritasunaren irizpide zehatzei jarraiki, langileen ordezkariei jakinarazi ondoren.

d) Aplikazio-eremua taldeko agintedunaren ardurapeko arloa izanen da, aldi berean berariazko txandaketa-guneetan banatuta egon ahal izanen dena, betiere kategoria bereko lanpostuen artean.

e) Txandaketa-aldia txanda osokoa edo partzialekoa izanen da pertsonako, eta betiere atsedenaldietako batekin batera amaituko da.

f) Txandaketak ez du fabrikazio-prozesua aldatu edo etengo, ezta prozesuaren garapena ere.

g) Txandaketarako gaikuntza-taula ezarriko da; bertan pertsona bakoitzak buru ditzakeen zereginak eta aginte arloa agertuko dira.

h) Txandakatu beharreko kargetan gomendatzen den gutxieneko kopurua 2 eta 4 lanposturen artekoa da.

i) Lay-Outen gainean txandaketa-guneak zehaztuko dira. Tailerrek katalogoa izanen dute; bertan ikaskuntza azkarreko lanpostuak zehaztuko dira.

j) Muga aitorturen bat daukaten langileen berariazko txandaketa Zerbitzu Medikoek ezarriko dute.

k) Aldi berezietan txandaketa-plana moldatu ahal izanen da. Aldi berezi horiek karga-aldaketen aldiak eta oporren tartea dira (hori azkena osatzen duten pertsonak 2 kargatan txandakatuko dira, gehienez).

Txandaketak lanpostuaren baldintza ergonomikoak hobetzeko neurri teknikoak ezartzearen kalterik gabe zehaztuko dira.

Txandaketa-sistemak ez du inola ere ekarriko lanbide-kategoriako igoerarik edo birsailkapenik; txandaketa horrek kapitulu horretan agertzen diren asmo, premisa eta helburuei bakarrik erantzuten die.

Aurretik azaldu dena aplikatu, garatu eta jarraitzeko, batzorde misto paritarioa eratuko da, produktibitate eta laneko segurtasun eta osasun batzordeetako kideek, eta enpresako tailer eta zerbitzu tekniko ezberdinetako burutzek osatuko dutena. Eraginkortasuna dela-eta, batzordeak 12 kide izanen ditu gehienez.

Aurreko paragrafoan aipatu den batzordeak karga, mix (akordeoia) eta sekuentziaziotik ondorioztatzen diren kontuak arretaz aztertuko ditu, baita konponbide teknikorik gabeko arazo ergonomikoak dituzten kargetako neke-koefizienteen igoera eta hautazko instalazioen bateragarritasuna ere.

Hitzarmen honen testua irakurrita eta horrekin ados egonda, aldeek orrialde guztietan sinatu dute hasieran adierazi diren lekuan eta egunean.

Enpresako ordezkariak, sinadura irakurtezinak.

Langileen ordezkariak, sinadura irakurtezinak.

Iragarkiaren kodea: F0616686