138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Birzatiketa proiektua. Hasierako proiektua

Uharteko Udalak, 2006ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea birzatiketa proiektua, Aldabarren alderdiko Jabekideen Konpentsazio Batzordeak aurkeztua, espedientean behar bezala eginbideturik agertzen den testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Uharten, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Amparo Miqueléiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0617478