138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

Birzatiketa proiektuaren aldaketa hasiera batez onetsirik

Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko urriaren 16an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE 25 Zelai unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendeaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2006ko urriaren 30ean._Alkate andrea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0617357