138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JAITZ

2006ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Jaizko Udalak, 2006ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren espedientea.

Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jaitzen, 2006ko urriaren 20an._Alkatea, José Luis Anocíbar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0617187