138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko urriaren 30ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Ardoi (Zizur Nagusia) eta Gazolazko jarduera ekonomikoak sektoreetarako hondakin uren goi saneamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abuztuaren 21eko 833/2006 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urriaren 11ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi du. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Zizur Nagusiko eta Gazolazko udalerriei hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkie.

Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko Mankomunitateak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Ardoi (Zizur Nagusia) eta Gazolazko jarduera ekonomikoak sektoreetarako hondakin uren goi saneamendua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Ordezko kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria (12/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuko lehendariak urriaren 25ean hartua) Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0617524